barnetegi familiar

  • 02 A3 barnetegiak2019AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, otsailaren 19tik martxoaren 21era izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik.

    Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu.

    Honatx barnetegietako datak:

    EUSKALDUNTZE BARNETEGIAK (A2, B1, B2, C1): uztailaren 1etik 14ra, uztailaren 15etik 28ra (A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da), abuztuaren 5etik 18ra, abuztuaren 19tik irailaren 1era eta irailaren 2tik 15era.

    FAMILIA BARNETEGIA (B1, B2, C1): uztailaren 1etik 12ra, uztailaren 15etik 26ra eta abuztuaren 5etik 16ra.

    Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia*! Ez galdu aukera!

    Informazio gehiago AEK euskaltegietan.

    *AEK-ko ikasleentzat soilik