Foruko barnetegia,

  • Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosfera erreserban dago eta euskara irakasteko modu afektiboa eta euskara ikasteko modu efektiboa hobekien islatzen duena da; izan ere, euskara eta euskaraz bizitzeko baliabide guztiak ditu. Urte osoan zabalik dago eta hilabeteko ikastaroak eskaintzen ditu.

    Euskara ikasteko eta erabiltzeko metodologiarik eraginkorrena euskaraz bizitzea da, euskaraz praktikatzea, eta Foruko barnetegian horixe topatuko duzu; goizean goizetik loak hartu arte euskaraz aktibatuta izango dituzu bost zentzumenak.

    Horretaz gain, klaseak eta aisialdia uztartzen dira: aurrez aurreko klaseaz, Gernikako berbalagunekin saioak, Astra-ra, kulturarako fabrika sozialera, bisitak etab.

     

     

  • 02 A3 barnetegiak2019AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, otsailaren 19tik martxoaren 21era izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik.

    Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu.

    Honatx barnetegietako datak:

    EUSKALDUNTZE BARNETEGIAK (A2, B1, B2, C1): uztailaren 1etik 14ra, uztailaren 15etik 28ra (A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da), abuztuaren 5etik 18ra, abuztuaren 19tik irailaren 1era eta irailaren 2tik 15era.

    FAMILIA BARNETEGIA (B1, B2, C1): uztailaren 1etik 12ra, uztailaren 15etik 26ra eta abuztuaren 5etik 16ra.

    Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia*! Ez galdu aukera!

    Informazio gehiago AEK euskaltegietan.

    *AEK-ko ikasleentzat soilik