uda euskara ikastaroak

  • Udaran euskara ikasteko aukerak ugaritu egiten dira, eta horren isla dira AEK-k uztailetik irailera bitartean abian jarriko dituen era guztietako barnetegi eta ikastaroak.

    Barnetegi ibiltariak(oinez zein bizikletaz) naturarekin harreman estuan egiten dira. Hauetan ez dago eskola ordurik, batez ere, mintzapraktikara bideratuta daudelako, baina arduradunak irakasleak dira eta beti egoten dira prest edozein zalantza argitzeko edota zuzentzeko.

    Oinezkoan,  Euskal Herria mendebaldetik ekialdeko muturreraino oinez zeharkatuko dute; uztailaren 15ean Bizkaiko Areatza ingurutik abiatuko dira, Gorbeia, Anboto, Aizkorri, Aralar eta bestelako mendigune ederretatik igaro ondoren,  Nafarroako Hiru Erregeen Mahaiaren tontorrean bukatu dute euren ibilbidea, uztailaren 29an

    Barnetegi ibiltaria bizikletaz, berriz, uztailaren 29tik abuztuaren 12ra, Debatik Etxarri Aranazera izango da. Bizikletaz igo eta pedalei ekinez, Euskal Herriko leku polit ugari bisitatuko dituzte: Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Matxitxako lurmuturra, San Juan Gaztelugatxekoa, Arabako lautada, Urbasa, Andia, Ultzamako herri ederrak, Zugarramurdi, Irunberriko eta Arbaiungo arroilak, Anboto mendi misteriotsua, Erronkari harana, Artaxoa eta Butroi gazteluak, Otsagi, Irati, Aralar, Omako baso margotua, Baztan...

    Barnetegi ibiltariei buruzko informazioa (garraioa, etapak...) HEMEN.

    Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko: · 946 464 000 edo 673 200 100 ·  AEK euskaltegiak · Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

    Animatu eta eman izena! Ez duzu ahaztuko!

     

  • 02 A3 barnetegiak2019AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, otsailaren 19tik martxoaren 21era izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik.

    Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu.

    Honatx barnetegietako datak:

    EUSKALDUNTZE BARNETEGIAK (A2, B1, B2, C1): uztailaren 1etik 14ra, uztailaren 15etik 28ra (A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da), abuztuaren 5etik 18ra, abuztuaren 19tik irailaren 1era eta irailaren 2tik 15era.

    FAMILIA BARNETEGIA (B1, B2, C1): uztailaren 1etik 12ra, uztailaren 15etik 26ra eta abuztuaren 5etik 16ra.

    Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia*! Ez galdu aukera!

    Informazio gehiago AEK euskaltegietan.

    *AEK-ko ikasleentzat soilik

  • BARNETEGIAK Hego Euskal Herrian

    Euskalduntze barnetegia (B1-B2-C1) ARANTZAn eta FORUAn.14 egun (90 ordu). 505€
    Uztailaren 2tik 15ra, Foruan
    Uztailaren 16tik 29ra, Arantzan
    Uztailaren 30etik 12ra, Arantzan
    Abuztuaren 13tik 26ra, Arantzan
    Irailaren 3tik 16, Foruan

    Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino lehen 11egun lehenago.

    Euskalduntze barnetegia (A2) ARANTZAn:
    14 egun (90 ordu). 505€
    Uztailaren 16tik 29ra

    Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino lehen 11 egun lehenago

    B2/C1 -EGA maila egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia ARANTZAn. 14 egun (90 ordu). 505€
    Abuztuaren 13tik 26ra

    Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino lehen 11 egun lehenago.


    Familia barnetegia. ARANTZA/ ADUNA / FORUA / ZUGARRAMURDI  (B1-B2-C1).12 egun (80 ordu). Helduak: 480 €. Haurrak: 285 €
    Uztailaren 2tik 13ra, Arantza
    Uztailaren 16tik 27ra, Forua-Aduna*
    Uztailaren 30etik abuztuaren 10era, Zugarramurdi/Forua*

    Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 16 egun lehenago

    *Ikasleak ezin du aukeratu nora joan. AEK-ko udako barnetegietako arduradunek antolatuko dute matrikula kopuruaren arabera eta haiek ezarriko dituzte irizpideak.

    Barnetegi ibiltaria, oinez edo bizikletaz. Euskal Herrian zehar.15 egun. 530€
    Uztailaren 16tik 30era

    Izena emateko: HEMEN. Azken eguna, ekainaren 25a



     

    BARNETEGIAK Ipar Euskal Herrian

    Euskalduntze barnetegia10 egun (70 ordu)(maila guztiak) UREPELEn.  630€ / langabetuentzat: 545 €
    Uztailaren 16tik 27ra
    Uztailaren 30etik agorrilaren 10era

    Izena emateko azken eguna. barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

    Euskalduntze barnetegia20 egun (140 ordu)(maila guztiak) UREPELEn. 1.197€ / langabetuentzat: 1035 €
    Uztailaren 16tik agorrilaren 10era (Izena emateko azken eguna: uztailak 11)

    Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

    Xiberera ikasteko barnetegia MENDIKOTAn. 6 egun (42 ordu) 335 € / langabetuentzat: 290€
    Uztailaren 30tik agorrilaren 4ra.

    Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

    DESKONTUAK (Hegoaldean)

    AEK-ko ikasleei %5 (ikasturtean 119 ordutik gorako ikastaroa egin badute)
    2 barnetegi egiteagatik, %10
    3 barnetegi egiteagatik, %15

    3 seme-alabarekin eginez gero, %10 haur guztien matrikularen gainean
    Aplikatutako deskontuak orotara ez dira %15 baino gehiago izango.

     

    IZENA EMAN AEKren BARNETEGIETAN: 673 200 100 // 946 464 000 eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.


    IKASTARO TRINKOAK

    Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEK-k bere euskaltegietan. Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian edota telefonoz 673 200 100 // 946 464 000 // Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

    ON LINE IKASTAROAK

    Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat, on-line ikasteko aukera ere izango da AEKn.

    Euskalduntzearen mailak -A1, A2, B1 (1. maila), B2 (2. maila), C1 (3. maila) - egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak.
    Uztailaren 4tik irailaren 23ra (100 ordu). 342 €.

    C2 atarikoa (hobekuntza ikastaroa).Uztailaren 4tik irailaren 23ra (100 ordu). 342 €.

    C2 azterketa prestatzeko ikastaroa. Irailaren 3tik  28ra (40 ordu). 205 €.

    Hasierako mailetarako (A1, A2) BOGA ikastaroak. Hiru hilabete -uztailaren 3tik irailaren 29ra- 72 ordu. 218 euro

    Informazioa // izen emateak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // www.egela.aek.eus

     Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko:
    - 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakietara deituta.
    - AEKren edozein euskaltegira jota.

    AEKn, UDAKO PLAZER TXIKIAK

  • udabarnetegiak 2018Ikasturtea bukatzear dago baina udan euskara jarraitzen ikasi nahi dutenek aukera paregabea izango dute AEKren barnetegietan. Euskaraz bizitzeko eta euskalduntzen jarraitzeko eskaintza zabala daukagu abian:

    Mintzapraktika egiteko barnetegi ibiltariak ezin hobeak dira. Pedalei ekinez edota oinez, kirola egin eta Euskal Herriko parajerik ederrenak ezagutu bitartean, euskara praktikatzeko parada izango duzue.

    Etxeko txikiekin harremanak euskaraz sendotzeko, familia barnetegiak daude. Helduek euskara ikasi bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute; txango eta ikastaroetan.

    Euskalduntze barnetegiek ere egun osoan euskaraz bizitzeko modu polita eskaintzen dute: euskaraz gosaldu, euskara eskolak, euskaraz jolastu, euskaraz bazkaldu...

    EGA, HABEren... azterketak prestatu nahi dituztenentzat ere badugu zer eskaini: propio horri begirako barnetegiak eta ikastaro trinkoak.

    Etxetik edo etxetik gertu euskara ikasi nahi dutenek ez dute aitzakiarik! Horientzat ikastaro trinkoak prest ditugu AEKren euskaltegietan. Baita on-line ikastaroak ere!

    Xiberera euskalkia landu nahi dutenek ere barnetegia egiteko parada izango dute, Mendikotan, uztailaren 30etik abuztuaren 4ra.

    Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko:
    - 946 464 000 edo 673 200 100 - AEK euskaltegietan - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

    Udako eskaintza osorik HEMEN

    Udako plazer txikiak!!