COURS DE BASQUE 2019/20

Une offre variée vous est proposée dans la centaine de centres d'AEK: cours dans les Gau Eskola, sessions par internet (à partir du niveau B1), auto-apprentissage, stages intensifs avec ou…

Gehiago irakurri...
COURS DE BASQUE 2019/20

AEK-k datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina aurkeztu du, Euskara praktikoa lelopean. AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak eta Artezkaritza Kontseiluko kideek (Oskar Elizburu, Iñaki Urkijo, Bixente Claverie eta ardura horretan aurpegi berriak, Gorka Arbulu eta Xabi Gartzia) eman dute AEKren eskaintzaren berri.

Azken urteotako ideietan sakonduta, eta, egia esan, jaio ginenetik AEKn izan dugun izaerari eutsita, aurtengo kanpainan azpimarratu nahi dugu euskara egunerokoan edo lanean erabili nahi dutenek metodo eraginkorra aurkituko dutela AEKn. Euskara praktikoa, eguneroko premiei aurre egiteko bideratuta. Ideia horixe da: AEKrekin lortuko duzue “nahi duzuen guztia ulertzea, nahi duzuen guztia esatea”

Ideia, nola ez, hainbat euskarritan islatu dugu, eta gaur aurkeztu dugun spot laburrak bikain jasotzen du AEKren mezua. Segundo gutxiko istorioan protagonista Sara Cozar dugu, aktore ezaguna, eta AEKren ikaslea izandakoa. Sarak azpimarratu du oso gustura egon zela duela bi urte AEKren euskaltegi batean, eta, gainera, haren helburua oso azkar bete zuela: EGA agiria eskuratzea, hain zuzen ere.

Euskara ikastea posible da, merezi du. AEKren eskutik nahi duzun guztia esateko aukera lortuko duzu. Horretarako hauxe eskaintzen dugu: “Metodo eraginkorra, euskaltegiak Euskal Herri osoan, urte osoan zehar zabaldutako barnetegia Foruan, irakasle talde prestu, prestatu eta eskarmentuduna, egunean bi orduko euskalduntze ikastaroak, ikastaro trinkoak, titulu homologatuak lortzeko aukera maila guztietan, 3. maila/EGA eta 4.a barne, auto-ikaskuntza, on-line ikastaroak, mintzamena lantzeko praktika jarduerak, lan mundua euskalduntzeko egitasmoak, itzulpen zerbitzua, irakur zaletasuna sustatzeko AIZU! aldizkaria...”. Gainera, diru laguntzak ere badirela gogorarazi dute. Alde batetik, udal askok ematen dituztenak. Eta bestetik, Eusko Jaurlaritzak HABEren hizkuntz eskakizunak gainditzeagatik eskaintzen dituenak.

Ikasleei aipamen berezia egin die AEK-k, eta bertan Jabi Delgado ere izan da, Portugaleteko Xaribari AEK Euskaltegiko ikasle ohia, euskahalduna. 19.KORRIKA zirraragarriak utzitako hitza gogora ekarri dugu, eta gaur ere, datorren ikasturtearen atarian, herritar horien “ahalduntzea” zoriondu nahi dugu: euskara jakin ez, ahaldundu eta euskara ikastea lortu zuen jendea. Euskara ikasi eta euskaraz bizitzeko gai direnek rol garrantzitsua jokatzen dute, eta haien ahalduntzea, haien “euskahalduntzea”, eredu paregabea da beste herritar askorentzat.

AEK, sakelan
Aurreko kanpainan arrakasta handia izan zuen oinarrizko hiztegia, telefono aplikazio batera eraman dugu, AEKren euskaltegien eta eskaintzaren berri gehituta. Dagoeneko eskuratzeko moduan!
 

    • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz

      Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarinek gidatuta, martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasleek formazio-motibazio saioa izan dute Errenteriako Don Bosco Institutuan....

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!

      Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Praktikatu zerbitzuaren erabiltzaileak, pozik

      AEKren Praktikatu zerbitzuak inkesta egin du bukatzear den ikasturtean mintzapraktika egitasmoetan parte hartu duten kideen artean, eta nabarmentzekoa da % 89,1ek oso ondo edo bikain baloratu duela...

    << < 1 2 3 4 5 > >>

01 IGOGAILUA podcast A

 

 

 

COURS DE BASQUE 2019/20