DSCN4649AEK-k matrikula bat zozkatu du ikasleek proposatu dituzten lagun guztien artean. Saria Lizarraldera (Nafarroa) joan da. Lizarrako Beinat Etxepare AEK euskaltegiko ikasle Beatriz Comesañak, beste batzuen artean, Cesar Escuderoren izena proposatu du eta biek izango dute saria!

Cesar euskara ikasten hasiko da, doan, haren bailaran, Gesalatzen, hain zuzen ere. Beatrizek %50eko beherapena izango du bere matrikulan eta euskara ikasten jarraituko du Lizarrako euskaltegian.

Baina, garrantzitsuena dena: biak euskaraz komunikatu eta biziko dira!

COURS DE BASQUE 2018/19