Egitasmo berri bat abian jarri dugu, AEK-jendea izenekoa, hain zuzen ere. Askotan kopuruen gizartean bizi gara, eta zenbakiek duten indarra ere aintzat hartu behar da. Jakina da azken hamarkadotan milaka lagunek euskaldundu dutela beren burua euskaltegi batean, eta egun euskaraz bizi dira. Une honetan ere milaka lagun dabil abentura berean murgilduta. Euskarak irabazten dituen pertsonak dira, eta, era berean, mundu berri bat eskuratzen duten lagunak ditugu. Ikerketek baieztatu dute gure gizarteak 300.000 hiztun berri irabazi dituela, eta horko heren bat euskaltegietatik atera dela.

AEK-jendea ekimenarekin, kopuruen indarra ahaztu gabe, prozesuari-ibilbideari egin nahi diogu so, begirada kualitatibo bat, alegia. AEK-jendea egitasmoaren bitartez, heldu aroan euskara ikasi eta euskaraz bizitzen jarri den lagun bat aurkeztuko dugu urtero.

2016an, Lasarte-Oriako Juanma Iturrondo ezagutuko dugu: AEK-jendea dugu berau eta AEKrentzat plazer handia da tarte hau hari eskaintzea.

Duela 20 urte baino gehiago euskara ikasi zuen, eta hortik aurrera, euskaldun bezala bizitzeko aukera ere izan du, eta jorratu du.

Erabiliz haren maila hobetzen joan da, eta Lasarte-Orian nahiz Usurbilen (oraingo bizitokia) euskaldun bezala bizi da, behin hautua hartua, eta haren burua euskaltegian euskaldundu ondoren.

Zorionak Juanma!

    • KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!

      KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!Egunak zenbatzen dituen horietako bat zara? Azazkalik gabe, urduritasunak urduritasunez? Edozein makil altxatzen duzu, lekukoa izango balitz? Lasai! Itxaronaldia leuntzeko, sendabide itzel batekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>

COURS DE BASQUE 2018/19