Print this page

10 urte bete-bete. Eskatu Errigora saskiak azaroaren 9ra arte!

Rate this item
(0 votes)
Print Friendly, PDF & Email

AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen-ek eta Agerraldiak Errigorako euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik, 10 urte joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako erdialde eta hegoaldeko ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da.

Aurten kutxa bakarra egongo da aukeran, hasieran bezala. 50 euro balioko du, eta bertan 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta konbentzional egongo dira nahasian (bost produktu finko: zainzuriak, piperrak, orburuak, gozo bat eta ardoa, eta beste lau gainerako ohiko produktuekin osatuta).

Saskiak eskatzeko epea urriaren 20tik azaroaren 9ra arte izango da, Errigoraren webgunean egin daiteke eskaria. Produktuak AEKren euskaltegietan eta beste hainbat banaketa gunetan jaso ahal izango dira.

Goza ezazu produktu on eta gozoez, eta bide batez, egin zure ekarpena Nafarroako ekoizle eta euskalgintzari.

10 urte bete-bete!

Read 896 times Last modified on vendredi, 20 October 2023 12:56
vendredi, 20 October 2023 07:25

Media