Print this page

Arratiako 24 enpresek konpromisoa hartu dute arlo sozioekonimoak sustatzeko

Rate this item
(0 votes)
Print Friendly, PDF & Email

Arratiako 24 enpresek konpromisoa hartu dute arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko, eta helburu hori lortzeko, datozen bi urteetan eusGara zerbitzuak eskaintzen dizkien tresnak baliatuko dituzte. Doako zerbitzua da, eta bere helburua da Arratiako arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzea. Enpresen esku jartzen dituzte honako baliabideak: itzulpen-zerbitzua, hizkuntza aholkularitza, diru-laguntzen kudeaketa, edo trebakuntza-saioak. Enpresa handi zein txiki, arlo ugaritan diharduten lantegiek egin dute bat eusGara komunitatearekin, eta denen artean, 1.300 behargin baino gehiagori ematen diote lan.

Errota fundazioak kudeatzen duen zerbitzua da eusGara, eta gaur goizean sinadura ekitaldia egin zuten Igorren apirilaren 1ean. Euskararen erabilera handitzeko konpromisoa hartu duten 24 enpresetatik hamahiru enpresek hartu dute parte bertan. Zerbitzua diruz laguntzen dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, eta sinadura ekitaldian izan dira proiektuaren bultzatzaile diren erakundeetako ordezkari nagusiak: Iratxe Goikoetxea Errota fundazioko koordinatzailea; Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua; eta Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea.

Arratiako udalak ere presente egon dira ekitaldian, Errota fundazioaren parte diren heinean. Sei herritako alkate edo udal ordezkari egon dira Igorreko ekitaldian: Igorre, Lemoa, Dima, Artea, Areatza eta Bedia. Euskalgintzatik, bestalde, AEK euskaltegia eta Begitu hedabidea gerturatu dira, eta sindikatuen aldetik, ELA.

Informazio gehiago prentsa-oharrean.

Read 3478 times Last modified on mercredi, 13 April 2022 04:36
vendredi, 01 April 2022 15:00