Dirulaguntza hauen xedea da C1C1 helburu maila eta abiapuntu maila jakin bat duten 16-18 urteko ikasleei C1C1 mailako ikastaroen matrikula-prezioan hobaria eskaintzea.
-
Euskara ikasteko ahalegina egiteagatik, 20 € baino ez duzu ordaindu beharko oinarrizko kuota moduan. Oharra: 20 € ordainduko du ikasleak euskaltegian edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuan, euskaltegiak dagokion deskontua aplikatuko baitio zuzenean eskatzaileari ikastaro osoaren matrikularen prezioan.
-
C1 maila (komunikagarritasun-maila) lortzeko prestakuntza jasoko duzu.
-
Ikastetxean bertan ikasteko aukera izango duzu (eskola-orduz kanpo), euskaltegi baten eskutik bertan antolatutako ikastaroan; bestela, euskaltegian, zure kasa, maila horretako ohiko talde batean.
-
Onuradun izateko baldintzak, adinari dagokionez:
- 16tik 18 urtera bitarteko adina izatearen baldintza egiaztatzeko, deialdi honen ondoriotarako, jarraian adierazitako urte tartetan jaiotakoak izango dira onuradun:
* 2023 urtean: 2005,2006 eta 2007 urteetan jaiotakoek egin ahal izango dute matrikula deialdi honen babesean.
*2024 urtean: 2006,2007 eta 2008 urteetan jaiotakoek egin ahal izango dute matrikula deialdi honen babesean.
AEKren helburua da 120 eta 80 orduko ikastaroak antolatzea; dena den, sasoi honetan, tokian toki, ikastetxeekin harremanetan ari gara, gauzak zehazteko eta behin betiko eskaintza lotzeko. Beraz, hobe duzu zuzeneko euskaltegiarekin harremanetan jartzea.
Informazio gehiago, hemen.