praktikatu aek,

  • Jendartea bizitzen ari den aldaketa garaian, beren lekua hartu dute mintzapraktika egiteko programek; aisialdiaren aro honetan, aukera bikaina ematen diote jendeari euskaraz hitz egiteko, jendea ezagutzeko eta, hainbat jardueraren bidez, ederki pasatzeko, bizitzeko, alegia. PRAKTIKATU ETA BIZI, horixe baita AEKren mintzapraktika egitasmoen muina.

    Gaurtik aurrera, zabalik dago Euskal Herri osoko mintzalagun, berbalagun, mintzakide edota gurasolagun taldeetan izena emateko epea. PRAKTIKATU ETA BIZI AEKren praktika jardueren leloa da, eta kanpainan erabiliko diren euskarrietan jardueron argazki batzuk izango dira ikusgai: astean behin tabernan gustura mintzatzeko elkartzen den herritar taldea, bizikleta hartuta txangoa elkarrekin egiten duten lagunak, etab

    2016-17 ikasturtean mintzapraktika programaren batean parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena Euskal Herrian osatuko diren 100dik gorako egitasmoren batean. Horretarako, euskaltegietara, euskara-elkarteetara edota euskara-zerbitzuetara jo dezakete, edota izena emateko fitxa bete.

    ¿QUIERES PROBAR UNA CLASE DE EUSKARA GRATIS?

    Jornada de puertas abiertas en los euskaltegis de AEK. ¿Quieres probar una clase de euskera gratis? Busca en la lista el euskaltegi más cercano y apúntate. ¡Es gratis! Nota: niveles A1 (si empiezas de 0) y A2 (si tienes A1) *En el listado aparece la fecha y hora exacta de clase

  •  

    Irailaren 15etik , zabalik dago Euskal Herri osoko mintzalagun, berbalagun, mintzakide edota gurasolagun taldeetan izena emateko epea. PRAKTIKATU ETA BIZI AEKren praktika jardueren leloa da, eta kanpainan erabiliko diren euskarrietan jardueron argazki batzuk izango dira ikusgai: astean behin tabernan gustura mintzatzeko elkartzen den herritar taldea, bizikleta hartuta txangoa elkarrekin egiten duten lagunak, etab.

    Eman izena 

 

 

01 IGOGAILUA podcast A

 

 

 

CURSOS DE EUSKERA 2018/19