Iraileko aleko azalean Elena Caballero Villanueva, rap kantaria, ikus daiteke. Aurten Izotz Erregina lana kaleratu du. Aldizkari barruko orrialdetan, berriz, gaurkotasun handiko 4 erreportaje irakur daitezke: historiaren lekuko itsaskorrak, Xarnegu lurraldean barna, pantailari begira auto barrutik eta atlantikotik mundura.
Horretaz gain, “arin-arin” atalean Ibon Gaztañazpi, kazetari eta esatariari, elkarrizketa egin diote AIZU!ko lagunek. Oso adierazpen interesgarriak egiten ditu kazetariak. Aipatzeko da ere, apustuaren inguruko testigantza; artekarien lanak jarraitzen ez badu frontoia gauza bera izango da? Hau guztia eta gehiago AIZU! Aldizkarian duzu.

  • << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>