Titulos oficiales equivalentes y exámenes oficiales

Fechas de los exámenes oficiales EGA CAV. Matriculación: 2-16 de julio. Atariko proba:15 de septiembre. Prueba escrita: 6 de noviembre. Prueba oral: 16 y/o 17 de noviembre. Más información. Navarra,…

Gehiago irakurri...
Titulos oficiales equivalentes y exámenes oficiales

Becas

Diferentes entidades ofrecen becas para aquellas personas que están aprendiendo euskera. Tenéis toda la información resumida en las siguientes líneas: 1. GOBIERNO VASCO: Acreditando un nivel, los alumnos podrán recibir…

Gehiago irakurri...
Becas

CURSOS DE EUSKERA: CURSO 2018/19

En más de cien euskaltegis existe un abánico muy amplio de todo tipo de cursos y servicios: clases presenciales, cursos on-line, autoaprendizaje, barnetegis, mintzapraktika, planes de normalización, traducciones y correcciones,…

Gehiago irakurri...
CURSOS DE EUSKERA: CURSO 2018/19

AEK-k 2.000 euroko ekarpena eginen dio Xaloari, Iruñerrian abian jarri duen euskarazko telebistaren aldeko kanpaina dela-eta. Izan ere, telebistak 50.000 euroko inbertsioa egin behar du multiplex delako emisorea eta seinalea Iruñerri osoan barreiatzeko bi errepikagailu ezartzeko. AEK-k, gainera, euskahaldun orori luzatu dio gonbita 10 egun barru bukatuko den diru-bilketan parte har dezan.

Xaloak 1997tik dihardu lanean Baztan-Bertizarana-Malerrekan, euskara hutsean. Hala, iaz Nafarroako Gobernuak LTD bidezko tokiko telebistentzako lizentziak banatu zituenean, Iruñerriko lizentzietako bat Xaloa Telebistari eman zion. Hori lortu izana oso albiste pozgarria da AEKren ustez, nahi den lekutik begiratuta. Alde batetik, Xaloarentzat alegaltasunetik irten eta bere jarduera egonkortzeko aukera aparta da; eta, bestetik, Iruñerriko euskaldun eta ez-euskaldunek euskarazko telebista kontsumitu ahal izango dute. Zer esanik ez, oso lagungarria izango da urtero-urtero AEKren euskaltegietatik euskaraz bizitzeko gogoz ateratzen diren lagun horientzat ere. Aldi berean, urrats handia da euskal komunitatearentzat euskararentzako beste plaza bat irabaztea eta lehen euskarazko telebistarik ez zegoen lekuan orain gutxienez bat izatea.

Bestalde, Xaloa Telebistak euskahalduntzen jarraitzea erabaki eta hitzarmena sinatu du Korrika 19rekin, euskararen aldeko ekimen erraldoia bultzatzen lagundu eta haren jarraipen berezitua egiteko. Jakina denez, 19. Korrikak dei egiten digu euskalgintzaren eta euskararen egoeraz jabetzeko eta, gure gaitasunaz ohartu ondoren, gaitasun hori erabiltzeko.

Argazkian: Joseba Igerabide (Xaloa telebistaren koordinatzailea) eta Xabier Gartzia (AEKren Iruñerriko arduraduna)