2014an gaude, otsailak 7 ditu, eta Nafarroako IKA zein AEK-k ez dute inolako berririk 2013ko diru-laguntzei buruz. Are gehiago, 2012ko urritik Euskarabideak ez die euskaltegiei inolako partidarik banatu ezta aurtengo diru-laguntzen deialdiaren inguruan ere ez dute inolako iragarpenik izan.

Egoera honen aurrean, gaur -otsailak 7- euskaltegietako ordezkariek, irakasle eta ikasleek Gobernuaren egoitzaren aurrean hilero, eguerdiko 12etan, mobilizazio iraunkorra egingo dutela iragarri dute. Lehen bi hitzorduak otsailaren 19an eta martxoaren 12an.

Gobernuaren aldetik Helduen Euskalduntzean inolako sustapenik zein planifikaziorik ez badago ere, IKAk zein AEK-ko ordezkariek agintariei gogorarazi nahi izan diete lanean segituko dutela, normaltasunez herritar helduak euskalduntzen, azken 40 urteetan moduan. Nafarroa osoan, herritar euskaldunen masa kritikoa nabarmen igotzen laguntzen, euskaraz bizi nahi duen jendea, euskara ikasi nahi duen herritar helduaren eskubidea bermatzen.

Oharra: otsailaren 19ko mobilizazioan, IKA zein AEK-ko ordezkariek azken gertaerak nahiz aurrera begirako urratsak azalduko dituzte

IKA zein AEKko euskaltegiak aurrera, sasi guztien gainetik!

    • Kalean da abenduko AIZU!

      Kalean da abenduko AIZU! Garbiñe Biurrun eta Aitzol Atutxari elkarrizketak; 21. Korrika; Durangoko 53. Azoka; Kanariar Uharteetan lainoak jezten; apustu etxeen hedatzea... Eskuratu ezazue kioskoan, liburu-dendetan edota...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>