Euskalduntze barnetegiak

Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko. EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZA ETA…

Euskalduntze barnetegiak

Familia barnetegiak

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat. Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz…

Familia barnetegiak

Azterketa ofizialak prestatzeko barnetegiak

B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Arantzan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi. AZTERKETA OFIZIALAK PRESTATZEKO BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZAN):…

Azterketa ofizialak prestatzeko barnetegiak

Ikastaro trinkoak

Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskaintzen ditu AEK-k bere euskaltegietan udan. AEK: Udan arinago. Informazio gehiagorako: Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian. Telefonoz 673 200…

Ikastaro trinkoak

On-line ikastaroak

Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat on line ikastaroak egiteko aukera ere izango da AEKn. Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko…

On-line ikastaroak

Ibiltariak

AEKren ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira, eta…

Ibiltariak

28506662345 6567dd475e b

AEKren ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira, eta tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutuko dituzte.

IBILTARIA (OINEZ):

Izena emateko azken eguna: Ekainaren 24; on-line egin behar da (klika egin HEMEN formulariora joateko).

Helburuak: aste batez edo bi astez euskaraz bizitzea, Euskal Herria hobeto ezagutzea (herriak, leku bitxiak, ohiturak, hiztunak, euskalkiak...), mendian ibiltzea gustuko dugunok opor ederrak pasatzea.

Txandak:

  • Uztailaren 15etik 28ra (osoa, bi aste) edo uztailaren 15etik 21era eta uztailaren 22tik 28ra (aste bat).
  • Abuztuaren 2tik 16ra (osoa, bi aste) edo abuztuaren 2tik 9ra eta abuztuaren 9tik 16ra (aste bat).

595 euro (osoa, bi aste) edo 305 euro (aste bat). Laguntza (furgoneta, guztion trasteak eramateko), lo egiteko lekuak, jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxkak eta mapak barne.

Informazio gehiagorako:

  • Gertueneko AEK euskaltegian.
  • 630 148 159 - 946 464 000.
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..
  • Barnetegi ibiltarien gaineko DOKUMENTALA YouTuben.
  • Arduradunari elkarrizketa, Hamaika Telebistan.
  • Erreportajea Aizu! aldizkarian.

Antolaketa:

  • Egun bakoitzean, batez beste, 20-25 bat kilometro egingo ditugu oinez, gehienak goizean, eta bidean behar beste geldiune egingo ditugu interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Ibilbideak lasai asko egingo ditugu, partaideon erritmoari jarraituko diogu, eta, behar izatekotan, furgoneta izango dugu etaparen bat laburtu ahal izateko. Gainera etapa askotan bide errazagoak eta laburragoak egiteko aukera eskainiko da.
  • Erosoago ibiltzeko pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak eta aulkiak…). Irakasle-antolatzaile bi bidean gidari izango dugu eta besteak furgoneta eramango du.
  • Etapa bakoitzaren ibilbidea eta ikusiko diren lekuei buruzko informazioa dakarren liburuxka bana izango dugu.
  • Eskolarik ez da egongo, baina, hizkuntzarekin lortutako hainbat ekintza egin ahal izango dira: tokian tokiko hiztunekin harremanetan jarri, jarduera kulturalen baten parte hartu: diaporama bat ikusi, erakustaldiak, masaje ikastaroa, bisita gidatuak, euskararen erabilera sustatzeko sentsibilizazio/motibazio tailerra… eta, jakina, irakasleak laguntzeko eta zalantzak argitzeko egongo dira.

Etapak:

  • Uztailak 15 - Astelehena: Oion-Guardia.
  • Uztailak 16 - Asteartea: Guardia-Kantabria mendilerroa-Lagran.
  • Uztailak 17 - Asteazkena: Lagran-Nafarrete-Maeztu.
  • Uztailak 18 - Osteguna: Maeztu-Opakua.
  • Uztailak 19 - Ostirala: Opakua-Urbasa.
  • Uztailak 20 - Larunbata: Urbasa-Arbizu.
  • Uztailak 21 - Igandea: Arbizu-Aralar-Lizarrusti.
  • Uztailak 22 - Astelehena: Lizarrusti-Lizarrate.
  • Uztailak 23 - Asteartea: Lizarrate-Arantzazu.
  • Uztailak 24 - Asteazkena: Arantzazu-Leintz-Gatzaga.
  • Uztailak 25 - Osteguna: Leintz-Gatzaga-Otxandio.
  • Uztailak 26 - Ostirala: Otxandio-Durango.
  • Uztailak 27 - Larunbata: Durango-Aulesti.
  • Uztailak 28 - Igandea: Aulesti-Lekeitio.
  • Uztailak 29 - Astelehena: Etxera buelta.

 

  • Abuztuak 2 - Ostirala: Hondarribia-Jaizkibel-Hondarribia.
  • Abuztuak 3 - Larunbata: Hondarribia-Oleta.
  • Abuztuak 4 - Igandea: Oleta- Ainhoa.
  • Abuztuak 5 - Astelehena: Ainhoa-Bidarrai.
  • Abuztuak 6 - Asteartea: Bidarrai-Baigorri.
  • Abuztuak 7 - Asteazkena: Baigorri (atseden eguna egiteko aukera).
  • Abuztuak 8 - Osteguna: Baigorri-Donibane Garazi.
  • Abuztuak 9 - Ostirala: Donibane Garazi-Esterenzubi.
  • Abuztuak 10 - Larunbata: Esterenzubi-Bagargiak.
  • Abuztuak 11 - Igandea: Bagargiak-Lojibarre.
  • Abuztuak 12 - Astelehena: Lojibarre-Santa Grazi.
  • Abuztuak 13 - Asteartea: Santa Grazi-Belagoa.
  • Abuztuak 14 - Asteazkena: Belagoa-Lintza.
  • Abuztuak 15 - Osteguna: Lintza-Izaba.
  • Abuztuak 16 - Ostirala: Etxera buelta.

IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

Irailaren 17an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!

    • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz

      Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarinek gidatuta, martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasleek formazio-motibazio saioa izan dute Errenteriako Don Bosco Institutuan....

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Kalean da udako Aizu!

      Kalean da udako Aizu!Dagoeneko, hondartzan, igerilekuan, barnetegietan edota beste edozein lekutan irakur dezakezue, ziur udako arratsalde edo goiz pasa atseginagoa izango duzuela! Udako atala ere eduki interesgarriz...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Praktikatu zerbitzuaren erabiltzaileak, pozik

      AEKren Praktikatu zerbitzuak inkesta egin du bukatzear den ikasturtean mintzapraktika egitasmoetan parte hartu duten kideen artean, eta nabarmentzekoa da % 89,1ek oso ondo edo bikain baloratu duela...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>

01 IGOGAILUA podcast A

 

 

 

EUSKARA IKASTAROAK 2019/20