Bekak

Hainbat erakundek diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta: 1. EUSKO JAURLARITZA Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua. 2. BIZKAIKO FORU…

Bekak

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

Azterketa ofizialen datak EGA. EAE, informazioa. Atariko proba: otsailaren 24an. Proba idatzia: martxoaren 17an. Ahozkoa: maiatzaren 25ean eta 26an, ekainaren 1ean eta 2an. Nafarroan, matrikula epeak: 1. deialdia: 2017ko abenduko…

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

2018ko udako barnetegiak: datak

Dagoeneko prest ditugu 2018ko udako barnetegien datak. Urtero esaten dugun moduan, barnetegia da euskara ikasteko lekurik onenetakoa. Beraz, matrikulazioa -izen-ematea, ordainketa egiteko epea, argibideak jaso...-, apirilaren 16an hasiko den arren,…

2018ko udako barnetegiak: datak

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! Aldizkaria...Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan goizez zein…

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

Azterketa ofizialen datak


EGA. EAE, informazioa. Atariko proba: otsailaren 24an. Proba idatzia: martxoaren 17an. Ahozkoa: maiatzaren 25ean eta 26an, ekainaren 1ean eta 2an. Nafarroan, matrikula epeak: 1. deialdia: 2017ko abenduko 1etik 22ra (azterketa otsailean izango da) eta 2. deialdirako: 2018ko ekaina-uztaila bitartean (azterketa, irailean). Informazioa
IVAP.
HABE azterketak (B1, B2, C1, C2). Informazioa HEMEN.
IKASLEEN EGIAZTATZEA – 2017KO BIGARREN DEIALDIA HABEren erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izateko 2017ko bigarren deialdiko probetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago: irailaren 15etik 26ra bitartean, biak barne. Informazio gehiago

2017KO DEIALDI IREKIA B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izateko deialdi irekian parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago: irailaren 15etik 26ra bitartean, biak barne. Deialdi honetara aurkezteko aukera izango dute euskaltegietako ikasle ez direnek ere, edozein herritarrek. Informazio gehiago


Hizkuntza Eskolako azterketak: maiatzaren bukaeran, ekainaren hasieran.

Hizkuntzen Europako Marko Bateratuak 6 maila komun ezartzen ditu (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) erreferentziatzat hizkuntzaren ezagutza aitortzeko. Horiek ziurtatzeko, ordea, erakunde bakoitzak ziurtagiri propioa du. Hori dela eta, HEMBak, 2010eko azaroaren 9an, 297/2010 DEKRETUA argitaratu zuen non euskara jakite-maila ziurtatzen duten tituluak baliokidetu zituen. Ondorengo taulan aztertu daiteke euskararen ezagutza egiaztagirien baliokidetzak:

Euskara jakite-maila ebaluatzen duten hizkuntza-ziurtagiriek 4 trebetasunen ezagutza ebaluatzen dituzte: entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena. HABEko azterketen kasuan, esate baterako, trebetasun hartzaileen proba (entzumena eta irakurmena) euskaltegian egiten da; horretarako, datak eta orduak jakinaraziko dizkizuegu.


Horretaz gain, taulan ikus daitekeen moduan, euskara maila egiaztatzeko zenbait titulu ofizial daudenez, eta bakoitzak bere prozedura propioa duenez, zalantzak argitzeko hemen dituzue web-orrialde batzuk:

HABE azterketak.
EGA.
Osakidetzako hizkuntza eskakizunak.
IVAPeko hizkuntza eskakizunak.
Hizkuntza Eskolako matrikula librea.

Azterketa horiek prestatzeko eskaintza zabala duzu AEKko 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak etab.

 

Utzi zure iruzkinak

Bidali iruzkina gonbidatu gisa

0 / 600 Character restriction
Your text should be in between 10-600 characters
Zure iruzkinak kudeatzailearen moderazioa behar du.
  • Iruzkinik ez
  • << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

Gonzalo Santomà - ON-LINE ikaslea
Kaixo, barruan nago. Pixakanaka pixkanaka ohitura hartuko dut e-gela erabiltzen. Zorionak!

Zuk Galdetu!

Kaixo, Ene:
Barakaldon eskolak 9:00etan hasten dira. Zure maila ordutegi hauetan eskaintzen ditugu:...
Barakaldo in Joomla Article
Kaixo, Marisol
Bai, B2 maila prestatzeko ikastaroak baditugu arratsaldez. Laster jarriko dira harre...
Gasteiz in Joomla Article