Bekak

Hainbat erakundek diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta: 1. EUSKO JAURLARITZA Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua. 2. BIZKAIKO FORU…

Bekak

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

Azterketa ofizialen datak EGA. EAE, informazioa. Atariko proba: otsailaren 24an. Proba idatzia: martxoaren 17an. Ahozkoa: maiatzaren 25ean eta 26an, ekainaren 1ean eta 2an. Nafarroan, matrikula epeak: 1. deialdia: 2017ko abenduko…

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

2018ko udako barnetegiak: datak

Dagoeneko prest ditugu 2018ko udako barnetegien datak. Urtero esaten dugun moduan, barnetegia da euskara ikasteko lekurik onenetakoa. Beraz, matrikulazioa -izen-ematea, ordainketa egiteko epea, argibideak jaso...-, apirilaren 16an hasiko den arren,…

2018ko udako barnetegiak: datak

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! Aldizkaria...Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan goizez zein…

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

Esaera Zaharrak Sopela 2017Sopelako AEK aspaldi hasi zen Esaera Zaharren Txapelketa antolatzen; hala, 24 urte beteko du aurten lehiaketak. Bertsoak eta atsotitzak elkartzea eta primeran pasatzea da ekitaldiaren oinarria. Bi saio ditu: lehen fasea goizean izango da, herrian zehar; bigarrena (finalerdiak eta finala), Sopelako Ander Deuna ikastolan, herri-bazkariaren ostean. Txapelketan taldeka hartzen da parte: 2-4 kide, 16 urtetik gorakoak. Zertan datza? Bertsoak zein esaerari dagozkion asmatzean. Bertsoak, goizean, Algortako Bertso Eskolarenak izango dira; arratsaldean, Maddi Sarasua eta Xumai Muruarenak.

Xedea da entzundako bertsoak zein esaerari dagozkion asmatzea. Atsotitz horiek 100eko zerrenda batean daude, aurretiaz ikasteko (erantsita). Izan ere, txapelketan ezin izango da esaeren zerrenda eskuragarri izan. Atsotitz horietako bat, haatik, ez da benetakoa eta zein asmatzen duten lagunen artean saria zozketatuko da.

Izen-emateak 10 euro balio du taldeko, eta bazkariak 15 euro pertsonako. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu telefonoz (618 57 44 45 / 695 77 40 15), edo bidali mezua posta elektronikoz (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) martxoaren 24a baino lehen.

Sariak, bertsoak, bazkaria, giro ona... apirilaren 1ean Sopelan!

Utzi zure iruzkinak

Bidali iruzkina gonbidatu gisa

0 / 600 Character restriction
Your text should be in between 10-600 characters
Zure iruzkinak kudeatzailearen moderazioa behar du.
  • Iruzkinik ez
    • Otsaileko AIZU! kalean, edukiz oparo

      Otsaileko AIZU! kalean, edukiz oparoMaialen Lujanbio eta Aitor Frantzesenari elkarrizketak; Barrongo urtegiaren inguruko polemika; desagertu eta sortu berri diren euskarazko aldizkariak; Booktegi sareko liburutegia; Irulegiko...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

FABIOLA BELZUNEGI ERASO (Iruñezar euskaltegiko ikaslea)
58 urte. Iruñea. A1 egin du, eta 17/18 ikasturtean A2 egingo du.

Ni Fabiola naiz. 58 ute ditut. Iruñean bizi naiz eta AEKn ikaslea naiz. Klasean oso pozik egon naiz. Orain dela 6 hilabete ez nuen pentsatu euskara ulertzea... eta orain pixka bat ulertzen dut.
Berriak irakurri ahal ditut eta teleb...

Zuk Galdetu!

Kaixo, Ene:
Barakaldon eskolak 9:00etan hasten dira. Zure maila ordutegi hauetan eskaintzen ditugu:...
Barakaldo in Joomla Article
Kaixo, Marisol
Bai, B2 maila prestatzeko ikastaroak baditugu arratsaldez. Laster jarriko dira harre...
Gasteiz in Joomla Article