Bekak

Hainbat erakundek diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta: 1. EUSKO JAURLARITZA Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua. 2. BIZKAIKO FORU…

Bekak

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

Azterketa ofizialen datak EGA EAEn. Matrikula epe: uztailaren 2tik 16ra. Atariko proba: irailaren 15ean. Proba idatzia: urriaren 6an. Ahozko proba: azaroaren 16an edo/eta 17an. Informazioa. Nafarroan, 2. deialdirako matrikula epea:…

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

EUSKARA IKASTAROAK: 2018/2019 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2018/2019 ikasturtea

AEK-k 2018/19 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-ko ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean.

AEK-ko ikaslea zara? Baduzu euskara ikasi nahi duen lagunik? Nahi adina lagun proposa dezakezu, galdetegia beteta.

Ezagutzen duzu AEK-ko ikasleren bat? Esaiozu zure izena proposatzeko eta galdetegia betetzeko.

Jasotzen ditugun izen guztien artean 2018/19 ikasturterako matrikula bat zozkatuko dugu. Era berean, sariduna gonbidatu duen ikasleak % 50eko beherapena izango du ikasturte horretako matrikulan.

Proposamenak irailaren 22ra arte jasoko dira, eta saridunaren berri irailaren 27an emango dugu.

 

Klik egin HEMEN galdetegira joateko.

 

Aurreko ikasturteetako irabazleak.

 

 

Zozketaren baldintzak:

  • 2017/2018an (urritik ekainera, 120 ordu baino gehiagoko ikastaro batean) AEKren ikasle izan direnek nahi beste lagun proposa dezakete zozketan parte hartzeko.

  • 2018ko irailaren 27an saridunaren izena jakinaraziko dugu. Irabazitako matrikula ezin zaio beste bati pasa.

  • Matrikula 2018/2019 ikasturtean erabiliko da, A1-A2-B1-B2 mailetako edozein ikastarotan (aurrez aurrekoa, autoikaskuntza, on-line, hilabete Foru barnetegian). Ezin izango da gauzatu ez ikastaro trinkoetan ez udako barnetegietan.

  • Irabazleari ez zaio matrikula kobratuko. Era berean, ez zaio inolako ordainketa-ziurtagirik egingo.

  • Irabazleak aukeratutako tokian eta ordutegian taldea eratuko ez balitz, AEKren eskumena litzateke sariarekin zer egin erabakitzea.

  • Sariduna ezin da, azken lau ikasturteetan (2017/18 barne) AEK-ko ikasle ibilia izan.

  • Irabazlearen lagunak (AEK-ko ikasleak) 2018/19an egin behar duen ikastaroaren matrikulan %50eko beherapena izango du. Urritik ekainera doazen ikastaroez ari gara. Ohiko prozedurak jarraituta, urteko matrikula ordainduko du, osorik, dagokion eperako. 2019ko otsailean, aldiz, sariaren dirua ingresatuko zaio.


Datu pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betetzearren, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak IKASLEAK fitxategian sartuta daudela eta horren helburua dela Aizu! aldizkariaren harpidedunen datuak kudeatzea. Datu horiek bankuei laga ahal izango zaizkie goian zehaztutako helburuak betetzeko xedez. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.

Fitxategi horien erantzulea EUSKARAZ KOOP. ELKARTEA (AEK) bera da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatutako Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako Txakur Kalea 1, 4.a 48.500 Bilbo helbidera edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora eskaera bat bidali behar duzu, NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.

  • << < 1 2 3 4 5 > >>
    • AIZU! aldizkaria kalean

      AIZU! aldizkaria kalean AIZU! aldizkariaren ale berria euskaltegian jasoko dute dohainik AEK-ko ikasle guztiek lehen eskola egunean. Harpidedunek ere jasoko dute etxean. Ohi bezala, askotariko gaiak jorratu dituzte:  Maite...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • PRAKTIKATU ETA BIZI, izena emateko kanpaina

      PRAKTIKATU ETA BIZI, izena emateko kanpaina Euskal Herri osoan, zabalik dago izena emateko epea mintzalagun, berbalagun, mintzakide edota gurasolagun taldeetan sartzeko. Denetarik dago aukeran: astean behin tabernan elkartu gustura eta lasai...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>