Euskalduntze barnetegiak

Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko. EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZA ETA…

Euskalduntze barnetegiak

Familia barnetegiak

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat. Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz…

Familia barnetegiak

Azterketa ofizialak prestatzeko barnetegiak

B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Arantzan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi. AZTERKETA OFIZIALAK PRESTATZEKO BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZAN):…

Azterketa ofizialak prestatzeko barnetegiak

Ikastaro trinkoak

Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskaintzen ditu AEK-k bere euskaltegietan udan. AEK: Udan arinago. Informazio gehiagorako: Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian. Telefonoz 673 200…

Ikastaro trinkoak

On-line ikastaroak

Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat on line ikastaroak egiteko aukera ere izango da AEKn. Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko…

On-line ikastaroak

Ibiltariak

AEKren ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira, eta…

Ibiltariak

AEK-k hurrengo ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia abian jarri du

2019/20 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako…

AEK-k hurrengo ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia abian jarri du

Iaz AEK-jendea egitasmoa abian jarri genuen. Ikerketek baieztatu dute gure gizarteak 300.000 hiztun berri irabazi dituela, eta horko heren bat euskaltegietatik atera dela. AEK-jendea ekimenarekin, kopuruen indarra ahaztu gabe, prozesuari-ibilbideari egin nahi diogu so, begirada kualitatibo bat, alegia. Egitasmoaren bitartez, heldu aroan euskara ikasi eta euskaraz bizitzen jarri den lagun bat aurkeztuko dugu urtero.

Joan den urtean, Lasarte-Oriako Juanma Iturriondo ezagutu genuen. Aurten, aldiz, Arratian euskaldundu den LEO TURIÑO AGUILA ezagutuko dugu. AEK-jendea dugu berau eta AEKrentzat plazer handia da tarte hau hari eskaintzea.

30 urterekin iritsi zen Euskal Herrira, eta hiru urtetan igaro da 'mi amol' esatetik euskaldun enbaxadore izatera; Kubatik Igorrera (Bizkaia) etorritakoa, bertako euskaltegian ikasi du euskara: urte bakoitzean maila gainditu, hirugarren urtean C1 maila eskuratu, eta, garai batez, AEKn irakasle aritu da (ikaskide izandako batzuen irakasle eta guzti) Orain, beste bide bat hartuta, Barañainen (Nafarroa) bizi da; hori bai, hasieratik erakutsi duen bezala, euskararekiko atxikimendua egunero erakusten du, euskaraz bizitzeko ilusioari tinko eusten baitio.

  • << < 1 2 3 4 5 > >>

01 IGOGAILUA podcast A

 

 

 

EUSKARA IKASTAROAK 2018/19