Bekak

Hainbat erakundek diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta: 1. EUSKO JAURLARITZA Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua. 2. BIZKAIKO FORU…

Bekak

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

Azterketa ofizialen datak EGA. EAE, informazioa. Atariko proba: otsailaren 24an. Proba idatzia: martxoaren 17an. Ahozkoa: maiatzaren 25ean eta 26an, ekainaren 1ean eta 2an. Nafarroan, matrikula epeak: 1. deialdia: 2017ko abenduko…

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

2018ko udako barnetegiak: datak

Dagoeneko prest ditugu 2018ko udako barnetegien datak. Urtero esaten dugun moduan, barnetegia da euskara ikasteko lekurik onenetakoa. Beraz, matrikulazioa -izen-ematea, ordainketa egiteko epea, argibideak jaso...-, apirilaren 16an hasiko den arren,…

2018ko udako barnetegiak: datak

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! Aldizkaria...Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan goizez zein…

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

AEK-k barnetegi eta ikastaro eskaintza zabala dauka prest uda ahaztezina izan dadin. Uztailaren lehen hamabostaldiko barnetegiak eta online ikastaroak martxan daude. Hona hemen bigarrenerako eskaintza:

Barnetegietan egun osoan euskaraz bizitzeko modu zoragarria eta udan euskara ikasteko modurik atseginena denez, askotariko barnetegiak antolatu ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian.

  • Euskalduntze barnetegiak: uztailaren 17tik 30era (Arantzan) eta uztailaren 17tik 28ra eta uztailaren 17tik agorrilaren 11ra (Urepelen) izango dira.
  • Familia barnetegiak:  uztailaren 17tik 28ra, mailaren arabera (B1, B2 eta C1) Adunan edo Foruan emango dira eskolak.
  • Xiberera ikastaroa: uztailaren 27tik abuztuaren 1era.

Bestalde, mintzamena lantzeko barnetegi ibiltarietan parte har dezakete ikasleek. Oinezkoa hilaren 15ean hasiko da, Areatzatik Izabara, Hiru Errege Mahaiaren gailurrera, hain zuzen. Txirringaz ere egingo dute barnetegia, baina, uztailaren 29tik abuztuaren 12ra, Debatik Etxarri-Aranatzera.

AEK-k euskaltegietan euskalduntzeko, azterketak prestatzeko zein mintzamena lantzeko 3, 4 edo 5 orduko ikastaro trinkoak ere eskainiko ditu eta C2 azterketa prestatzeko on-line ikastaroa. Irailaren 4tik 29ra (40 ordu). 205 €.

Informazioa eta izen-emateak: 673 200 100 / 946 464 000 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

AEKren UDAKO ESKAINTZA bere osotasunean (abuztua eta iraila ere bai) ikusteko egin klik HEMEN.

EZ DUZU AHAZTUKO!

Utzi zure iruzkinak

Bidali iruzkina gonbidatu gisa

0 / 600 Character restriction
Your text should be in between 10-600 characters
Zure iruzkinak kudeatzailearen moderazioa behar du.
  • Iruzkinik ez
    • Otsaileko AIZU! kalean, edukiz oparo

      Otsaileko AIZU! kalean, edukiz oparoMaialen Lujanbio eta Aitor Frantzesenari elkarrizketak; Barrongo urtegiaren inguruko polemika; desagertu eta sortu berri diren euskarazko aldizkariak; Booktegi sareko liburutegia; Irulegiko...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

FABIOLA BELZUNEGI ERASO (Iruñezar euskaltegiko ikaslea)
58 urte. Iruñea. A1 egin du, eta 17/18 ikasturtean A2 egingo du.

Ni Fabiola naiz. 58 ute ditut. Iruñean bizi naiz eta AEKn ikaslea naiz. Klasean oso pozik egon naiz. Orain dela 6 hilabete ez nuen pentsatu euskara ulertzea... eta orain pixka bat ulertzen dut.
Berriak irakurri ahal ditut eta teleb...

Zuk Galdetu!

Kaixo, Ene:
Barakaldon eskolak 9:00etan hasten dira. Zure maila ordutegi hauetan eskaintzen ditugu:...
Barakaldo in Joomla Article
Kaixo, Marisol
Bai, B2 maila prestatzeko ikastaroak baditugu arratsaldez. Laster jarriko dira harre...
Gasteiz in Joomla Article