AEK-k urte guztian ikastaldi bitartez euskara manera trinkoan ikasteko aukera eskaintzen dizu. Ikastaldia molde ona da hasiera mailatik hizkuntzarekiko lehen harremanak abiatzeko bai eta ingurumen euskaldun batean ulermena eta mintzamena garatzeko ere.

Apirilean ikastaldi bi iraganen dira: 9tik 13ra, Donibane Garaziko gau eskolan eta 16tik 20, Biarritzen.

Maila guziak proposatuak dira

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 17:15ak arte (barnetegirik gabe)

Izena emaiteko epea : apirilaren 4a. Ikastaldia ordaintzeko norberaren formakuntza kontuaren orenak (CPF -Compte Personnel de Formation) erabil daitezke.

Xehetasun gehiagorentzat edota izena emateko : 05 59 25 76 09 edo 06 20 11 63 51 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

  • << < 1 2 3 4 5 > >>