Bekak

Hainbat erakundek diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta: 1. EUSKO JAURLARITZA Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua. 2. BIZKAIKO FORU…

Bekak

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

Azterketa ofizialen datak EGA. EAE, informazioa. Atariko proba: otsailaren 24an. Proba idatzia: martxoaren 17an. Ahozkoa: maiatzaren 25ean eta 26an, ekainaren 1ean eta 2an. Nafarroan, matrikula epeak: 1. deialdia: 2017ko abenduko…

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

2018ko udako barnetegiak: datak

Dagoeneko prest ditugu 2018ko udako barnetegien datak. Urtero esaten dugun moduan, barnetegia da euskara ikasteko lekurik onenetakoa. Beraz, matrikulazioa -izen-ematea, ordainketa egiteko epea, argibideak jaso...-, apirilaren 16an hasiko den arren,…

2018ko udako barnetegiak: datak

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! Aldizkaria...Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan goizez zein…

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

Euskaraz bizitzeko nahian urratsak emateko dinamika abiatu da Nafarroan. "Hamaika egun" izeneko ekimena aurkeztu dute Kontseiluaren baitan biltzen diren erakundeetako ordezkariek, tartean AEK, Paul Bilbao Idazkari Nagusiarekin batera egindako agerraldian. Kanpaina abiatzeko egindako bideoa aurkeztearekin batera apirilaren 25an Anaitasunera joateko deia ere luzatu dute.

Nafarroako Gobernuaren euskararen kontrako hizkuntza-politikak etenik izan ez duen bezala, nafar jendartearen euskaren aldeko jarrera irmoak ere ez du etenik izan. Esate baterako, helduak euskalduntzeko Nafarroa osoan eskolak ematen diharduen mugimenduaren adorea. "Nafarroan euskaraz bizi nahi duten eta egunero-egunero nahi hori gauzatzen dute herritarrak eta eragileak zoriondu eta bide beretik jarraitzera animatu nahi ditugu. Hamaika bizipen bizi ditu euskaraz bizi nahi duenak. Oraintxe bertan, heldu aroan euskara ikasteko grina duten milaka lagun ari da Euskal Herri osoan euskaltegietan izena ematen euskaraz bizitzeko. Nafarroan, urtero 6.000 lagunetik gora ematen du urrats hori. Eta "11 egun"  izena eman nahi izan diogu gaur aurkeztu nahi dizuegun dinamikari eta hasiera ematen dion bideoari", gaineratu du.

 "Gaur, euskara ikasi nahi duten helduak euskaltegietara joatera animatu nahi ditugu, bihar euskaraz bizi daitezen eta inguruan dituzten euskaldunei euskaraz bizitzeko aukera eskaini diezaieten. Euskara ikasteak bizi esperientzia zirraragarriak eskainiko dizkiola eta euskaraz bizitzeak alor berrietara sartzeko aukera emanen diela argi dugu. Bide hori egin duten eta egiten ari diren milaka eta milaka lagunen esperientziak horixe erakusten du".

Iruzkina (0) Hits: 4682

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

MIKEL MARTINEZ IRURZUN. Iruñezar euskaltegiko ikaslea.
31 urte. Antsoain.
A1 egin du, eta 17/18 ikasturtean B1 eginen du.
Aurten, ikastaroa polit-polita izan da. Oso urduri hasi nintzen, baina pixkanaka-pixkanaka konfiantza hartu dut. Kideak oso jatorrak dira, eta ikasgelan giro ederra dago.

Zuk Galdetu!

Kaixo, Ene:
Barakaldon eskolak 9:00etan hasten dira. Zure maila ordutegi hauetan eskaintzen ditugu:...
Barakaldo in Joomla Article
Kaixo, Marisol
Bai, B2 maila prestatzeko ikastaroak baditugu arratsaldez. Laster jarriko dira harre...
Gasteiz in Joomla Article