Bekak

Hainbat erakundek diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta: 1. EUSKO JAURLARITZA Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua. 2. BIZKAIKO FORU…

Bekak

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

Azterketa ofizialen datak EGA. EAE, informazioa. Atariko proba: otsailaren 24an. Proba idatzia: martxoaren 17an. Ahozkoa: maiatzaren 25ean eta 26an, ekainaren 1ean eta 2an. Nafarroan, matrikula epeak: 1. deialdia: 2017ko abenduko…

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

2018ko udako barnetegiak: datak

Dagoeneko prest ditugu 2018ko udako barnetegien datak. Urtero esaten dugun moduan, barnetegia da euskara ikasteko lekurik onenetakoa. Beraz, matrikulazioa -izen-ematea, ordainketa egiteko epea, argibideak jaso...-, apirilaren 16an hasiko den arren,…

2018ko udako barnetegiak: datak

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! Aldizkaria...Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan goizez zein…

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

AEK-ko eta IKAko ordezkariek Nafarroako Gobernuak euskararekin eta euskaltegiekiko duen jarrera salatu dute. 1986ko Euskararen Legeak 2. artikuluan dioena gogora ekarri dute agerraldian: “Gaztelera eta euskara Nafarroako hizkuntza berekiak dira eta, horren ondorioz, hiritar guztiek dute ezagutu eta erabiltzeko eskubidea”.

"Nafar gehienen euskara ikasteko bide nagusia helduen euskalduntzean eta alfabetatzean ari diren ikastetxe edo euskaltegietara jotzea da. Zerbitzu hori eskaintzen ari gara AEK eta IKA azken 40 urteotan", aipatu dute ordezkariek. Hala ere, eskubide hori eginkor bihurtzeko, "Nafarroako Gobernuak ez ditu beharrezko diren giza eta teknika bitartekoak eta materialak jarri". Izan ere, 2012ko urritik gaur arte, Nafarroako euskaltegiek ez dute diru-laguntzarik jaso, aurrekontuetan 245.000 euroko kontu-saila onartuta bazegoen ere.

Egoera larri honen aurrean, Nafarroako AEK-k eta IKAk Euskarabideak daraman hizkuntza politika suntsitzailea berriro salatzeko abenduaren 11n, 12:00etan, elkarteratzea egingo dute gobernuaren egoitzaren inguruan eta jendea parte hartzera animatu dute.

Argi adierazi dute herritarren laguntzari esker, Nafarroa euskalduntzen segitzeko asmo tinko eta irmoa dutela, nahiz eta UPNren goberua AEK eta IKA itotzen saiatu.

Iruzkina (0) Hits: 7595

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

MIKEL MARTINEZ IRURZUN. Iruñezar euskaltegiko ikaslea.
31 urte. Antsoain.
A1 egin du, eta 17/18 ikasturtean B1 eginen du.
Aurten, ikastaroa polit-polita izan da. Oso urduri hasi nintzen, baina pixkanaka-pixkanaka konfiantza hartu dut. Kideak oso jatorrak dira, eta ikasgelan giro ederra dago.

Zuk Galdetu!

Kaixo, Ene:
Barakaldon eskolak 9:00etan hasten dira. Zure maila ordutegi hauetan eskaintzen ditugu:...
Barakaldo in Joomla Article
Kaixo, Marisol
Bai, B2 maila prestatzeko ikastaroak baditugu arratsaldez. Laster jarriko dira harre...
Gasteiz in Joomla Article