Euskararen aldeko lasterketa erraldoia aspaldi mundu zabalera hedatu zen: bretoieraren alde, Ar Redadeg antolatzen dute eta gaelikoaren alde, Rith. Orain, galeseraren txanda iritsi da. Izan ere, oztopo asko gainditu ondoren, ostiralean (ekainak 20) Ras yr Iaith lasterketa egingo dute.

Galeseraren aldeko korrika goizeko 8:30ean abiatuko da Machynlleth hiriko parlamentutik eta gauean Cardiganen bukatuko da. Guztira, egun berean, 9 hiritik pasatuko da.

Tipi tapa, tipi tapa... Galesen ere korrika!