C.A. Osasunak eta AEK-k hitzarmena sinatu dute futbol taldearen hizkuntzaren kudeaketa hobetzeko plana diseinatzeko eta ezartzeko. Lan ildo hauek garatzen hasi dira: sentsibilizazio-jarduerak, euskara-eskolak eta itzulpen-plana, besteak beste.

C.A. Osasunaren estatutu sozialen bosgarren artikuluak dio gaztelania eta euskara direla klubaren berezko hizkuntzak, eta, ondorioz, biak erabiliko direla normaltasunez jarduera guztietan. Bada, xede hori bat dator AEKren misioarekin: herritarrek eta eragileek, egunerokoan, euskara normaltasunez erabiltzea.

Agerraldian, Osasuna taldeko presidente Luis Sabalza eta AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak hartu dute parte, El Sadarren.

 

    • Martxoko AIZU! kalean

      Martxoko AIZU! kalean Elkarrizketak, erreportajeak, albiste laburrak, iritzi-artikuluak, komikiak... Gaurtik aurrera, AEK-ko ikasleek esku artean izango dute. Izan ere, AIZU! aldizkaria doan jasotzea AEK-ko ikaslea izateak...

    << < 3 4 5 6 7 > >>