Bekak

Hainbat erakundek diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta: 1. EUSKO JAURLARITZA Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua. 2. BIZKAIKO FORU…

Bekak

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

Azterketa ofizialen datak EGA EAEn. Matrikula epe: uztailaren 2tik 16ra. Atariko proba: irailaren 15ean. Proba idatzia: urriaren 6an. Ahozko proba: azaroaren 16an edo/eta 17an. Informazioa. Nafarroan, 2. deialdirako matrikula epea:…

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

EUSKARA IKASTAROAK: 2018/2019 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2018/2019 ikasturtea

udabarnetegiak 2018Ikasturtea bukatzear dago baina udan euskara jarraitzen ikasi nahi dutenek aukera paregabea izango dute AEKren barnetegietan. Euskaraz bizitzeko eta euskalduntzen jarraitzeko eskaintza zabala daukagu abian:

Mintzapraktika egiteko barnetegi ibiltariak ezin hobeak dira. Pedalei ekinez edota oinez, kirola egin eta Euskal Herriko parajerik ederrenak ezagutu bitartean, euskara praktikatzeko parada izango duzue.

Etxeko txikiekin harremanak euskaraz sendotzeko, familia barnetegiak daude. Helduek euskara ikasi bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute; txango eta ikastaroetan.

Euskalduntze barnetegiek ere egun osoan euskaraz bizitzeko modu polita eskaintzen dute: euskaraz gosaldu, euskara eskolak, euskaraz jolastu, euskaraz bazkaldu...

EGA, HABEren... azterketak prestatu nahi dituztenentzat ere badugu zer eskaini: propio horri begirako barnetegiak eta ikastaro trinkoak.

Etxetik edo etxetik gertu euskara ikasi nahi dutenek ez dute aitzakiarik! Horientzat ikastaro trinkoak prest ditugu AEKren euskaltegietan. Baita on-line ikastaroak ere!

Xiberera euskalkia landu nahi dutenek ere barnetegia egiteko parada izango dute, Mendikotan, uztailaren 30etik abuztuaren 4ra.

Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko:
- 946 464 000 edo 673 200 100 - AEK euskaltegietan - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Udako eskaintza osorik HEMEN

Udako plazer txikiak!!

    • Batz enpresak Lauaxeta saria jaso du

      Lauaxeta sariak banatu ziren azaroaren 28arekin. Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiak Eika, Batz, Maier, Cikautxo eta ITP enpresa bizkaitarrak saritu nahi izan ditu, euskara erabili eta sustatzeagatik. Zorionak...

    << < 5 6 7 8 9 > >>
    • Abenduko AIZU! kalean da!

      Abenduko AIZU! kalean da!Leire Bilbao idazleari eta Unai Pelayo Pelax musikariari elkarrizketak; Durangoko Azokan ez galtzeko gida; Bertsolari Txapelketa Nagusiko langileak; landa eremuko metroak; martxoaren 3ko gertakariei...

    << < 5 6 7 8 9 > >>
  • << < 5 6 7 8 9 > >>