Bekak

Hainbat erakundek diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta: 1. EUSKO JAURLARITZA Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua. 2. BIZKAIKO FORU…

Bekak

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

Azterketa ofizialen datak EGA EAEn. Matrikula epe: uztailaren 2tik 16ra. Atariko proba: irailaren 15ean. Proba idatzia: urriaren 6an. Ahozko proba: azaroaren 16an edo/eta 17an. Informazioa. Nafarroan, 2. deialdirako matrikula epea:…

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

EUSKARA IKASTAROAK: 2018/2019 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2018/2019 ikasturtea

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Udan, euskara ikasleengan zerbait ezberdin, opor usainekoa, egiteko gogoa nagusitzen denez, barnetegi mota ezberdinak antolatu ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian: familientzako barnetegia, ibiltariak... Duda barik, euskalduntze barnetegiak udan…

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Familia barnetegia: aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat!

Familientzako barnetegiak aukera paregabea dira guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa…

Familia barnetegia: aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat!

Azterketak prestatu nahi?

B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Foruan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi. Abuztuaren 13tik 26ra izango dira (505…

Azterketak prestatu nahi?

Ikastaro trinkoak: euskara etxetik hurbil ikasteko

Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEK-k bere euskaltegietan ekaina, uztaila, abuztua eta irailean. Ikastaro batzuek diru-laguntzak jasotzen dituzte. Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen…

Ikastaro trinkoak: euskara etxetik hurbil ikasteko

Udan ere on-line ikastaroak AEKn

Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat on line ikastaroak egiteko aukera ere izango da AEKn. Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko…

Udan ere on-line ikastaroak AEKn

BARNETEGIAK Hego Euskal Herrian

Euskalduntze barnetegia (B1-B2-C1) ARANTZAn eta FORUAn. 14 egun (90 ordu). 505€
Uztailaren 2tik 15ra, Foruan
Uztailaren 16tik 29ra, Arantzan
Uztailaren 30etik 12ra, Arantzan
Abuztuaren 13tik 26ra, Arantzan
Irailaren 3tik 16, Foruan

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino lehen 11egun lehenago.

Euskalduntze barnetegia (A2) ARANTZAn:
14 egun (90 ordu). 505€
Uztailaren 16tik 29ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino lehen 11 egun lehenago

B2 /C1 -EGA maila egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia ARANTZAn. 14 egun (90 ordu). 505€
Abuztuaren 13tik 26ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino lehen 11 egun lehenago.


Familia barnetegia. ARANTZA/ ADUNA / FORUA / ZUGARRAMURDI  (B1-B2-C1). 12 egun (80 ordu). Helduak: 480 €. Haurrak: 285 €
Uztailaren 2tik 13ra, Arantza
Uztailaren 16tik 27ra, Forua-Aduna*
Uztailaren 30etik abuztuaren 10era, Zugarramurdi/Forua*

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 16 egun lehenago

*Ikasleak ezin du aukeratu nora joan. AEK-ko udako barnetegietako arduradunek antolatuko dute matrikula kopuruaren arabera eta haiek ezarriko dituzte irizpideak.

Barnetegi ibiltaria, oinez. Euskal Herrian zehar (Areatzatik Izabara). 15 egun. 530€
Uztailaren 15tik 29ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago

Barnetegi ibiltaria, bizikletaz. Euskal Herrian zehar (Debatik Etxarri-Aranatzera). 15 egun. 530€
Uztailaren 29tik abuztuaren 12ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago

 

BARNETEGIAK Ipar Euskal Herrian

Euskalduntze barnetegia 10 egun (70 ordu) (maila guztiak) UREPELEn.  630€ / langabetuentzat: 545 €
Uztailaren 16tik 27ra
Uztailaren 30etik agorrilaren 10era

Izena emateko azken eguna. barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Euskalduntze barnetegia 20 egun (140 ordu) (maila guztiak) UREPELEn. 1.197€ / langabetuentzat: 1035 €
Uztailaren 16tik agorrilaren 10era (Izena emateko azken eguna: uztailak 11)

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Xiberera ikasteko barnetegia MENDIKOTAn. 6 egun (42 ordu) 335 € / langabetuentzat: 290€
Uztailaren 30tik agorrilaren 4ra.

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

DESKONTUAK (Hegoaldean)

AEK-ko ikasleei %5 (ikasturtean 119 ordutik gorako ikastaroa egin badute)
2 barnetegi egiteagatik, %10
3 barnetegi egiteagatik, %15

3 seme-alabarekin eginez gero, %10 haur guztien matrikularen gainean
Aplikatutako deskontuak orotara ez dira %15 baino gehiago izango.

 

IZENA EMAN AEKren BARNETEGIETAN: 673 200 100 // 946 464 000 eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.


IKASTARO TRINKOAK

Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEK-k bere euskaltegietan. Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian edota telefonoz 673 200 100 // 946 464 000 // Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

ON LINE IKASTAROAK

Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat, on-line ikasteko aukera ere izango da AEKn.

Euskalduntzearen mailak -A1, A2, B1 (1. maila), B2 (2. maila), C1 (3. maila) - egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak.
Uztailaren 4tik irailaren 23ra (100 ordu). 342 €.

C2 atarikoa (hobekuntza ikastaroa). Uztailaren 4tik irailaren 23ra (100 ordu). 342 €.

C2 azterketa prestatzeko ikastaroa. Irailaren 3tik  28ra (40 ordu). 205 €.

Hasierako mailetarako (A1, A2) BOGA ikastaroak. Hiru hilabete -uztailaren 3tik irailaren 29ra- 72 ordu. 218 euro

Informazioa // izen emateak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // www.egela.aek.eus

 Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko:
- 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakietara deituta.
- AEKren edozein euskaltegira jota.

AEKn, UDAKO PLAZER TXIKIAK

  • << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Udako AIZU! kalean

      Udako AIZU! kaleanTxiiiiiis... danba!!! Txupinazoak zer iragarri ote? AIZU!ren udako zenbakia, kaleratu berri dena: Ximun Fuchs eta Olatz Salvadorri elkarrizketak; udan Euskal Herrian barrena ibiltzeko proposamenak; jaiak...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>