Santutxu-Txurdinagako Euskararen astea aurrera doa eta larunbatean auzoan bertso-kalejira izan genuen. Bertso ederrak bota zituzten, gainontzekoek pote batzuk hartzen zituzten bitartean. Tipi-tapa, tipi-tapa Korrika.
Euria, txingorra, haizea ez ziren nahikoa oztopo izan KORRIKA mintzodromoa egiteko eta Sustraiak katerinaren eskutik pintxo begano goxo-goxoak jateko, beti sagardo edanez, jakina! Tipi-tapa, tipi-tapa KORRIKA!