Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Korrika laguntzaile

AEK-k 1980an lehenengo Korrika antolatu zuenetik, 18 korrika eta 34 urte igaro badira ere, Korrikak, euskararen alde antolatzen den ekitaldi jendetsu eta garrantzitsuenetako hau aurrera eramateko eta euskararen herria zeharkatu ahal izateko laguntza behar du, inoiz baino gehiago. Tamaina honetako kanpaina batek herriaren eta herritar bakoitzaren laguntza ekonomikoa(bestelakoak ere, zer esanik ez!) behar du aurrera egiteko. Horregatik, duela bost Korrika, Korrika Laguntzailea kanpaina jarri zen martxan.

Laguntzaile egiten diren guztiek, 12 euroren truke, laguntzaile direla adierazten duen pina, Durangoko Azokan eta Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dien Korrika Laguntzailea txartela, eta txartela erabili ahal izango den komertzioen katalogoa eskuratuko dituzte.

AEKren eta Korrikaren esker ona adierazteko modu xume bat baino ez da, baina bene-benetan garrantzitsua dena zera da, bi urterik behin, 12 euroren truke, 50 zentimo hilean, Korrika Laguntzailea izatea eta Korrikari eta AEKri laguntzea.

Oraindik Korrika Laguntzailea ez bazara, AEKren euskaltegietan eska ditzakezu pina, txartela eta katalogoa.

 

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *