Category Archives: Korrika

(Euskera) Martxoaren 9ko mahai-jokoaldiari buruzko informazioa

Sorry, this entry is only available in Basque.

korrika

Desfile kartela

Korrika arroparen desfilea Donostian

Larunbat honetan, hilak 7, goizeko 11:30etik aurrera Korrika arropa erakusteko desfilea egingo dugu Alde Zaharrean, hain zuzen, San Juan kalean, Bretxa azoka ondoan.

Eta badakizue, arroparik erosi nahi izanez gero, Bretxa merkataritza-gunean denda dugu.

DESFILEA 15.02.02

Faustoren estrenaldia urtarrilaren 29an!

Fausto_Donostia

 

 

 

 

 

 

 

 

Informazio gehiago eta sarrerak erosteko klikatu hemen

 

 

 

 

 

KORRIKA OMENALDIA. Zeu zara omendua. Zatoz Usurbilera!

Gurekin Usurbilera etorri nahi baduzu, hurbildu Bilboko AEK-k duen euskaltegi batera eta hartu zure txartela.

Autobusak Plaza Biribiletik goizeko 11:00etan irtengo dira eta gero itzultzeko bi aukera izango dituzu 21:00etan eta 00:30ean. Txartela hartzen duzunean erabaki beharko duzu noiz bueltatuko zaren.

 

Bilboko KORRIKA DENDAren inagurazioa

KORRIKA DENDA Bilbon

 

Esne Beltza taldeak jarri dio musika Korrika 18ri

Esne Beltzak egin du Korrika 18ren kanta: Bagoaz!.

Esne Beltza. “Bagoaz!”

 

Korrikak laguntzaileak behar ditu!

Azaroaren 23an Iruñeko Iruñezar euskaltegian Korrika laguntzailea kanpaina aurkeztu dute AEKren Artezkaritza Kontseiluko Nafarroako kide Helios del Santo, AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugika, Korrika 18ren arduradun Edurne Brouard eta Gorka Martín, Olga Lopera, Tomas Arroyo eta Gillen Morales ikasleek.

Korrikak laguntzaileak behar ditu. Tamaina honetako kanpaina batek, herriaren eta herritar bakoitzaren laguntza ekonomikoa behar du aurrera egiteko.

AEKn eta Korrikan bi urterik behin eskatzen dugun esfortzu ekonomikoa ez dela makala hainbat herritarrentzat eta, horretxegatik, saiatu izan gara beti laguntza hori nola edo hala “bueltatzen”. Horregatik ematen diegu laguntzaile egiten diren guztiei Korrika laguntzaile pin-a eta Euskal Herriko 300 komertzio baino gehiagotan beherapenak ahalbidetzen dituen txartela. Gure esker ona adierazteko modu xume bat baino ez da.

Baina bene-benetan garrantzitsua zera da: bi urterik behin, 12 euroren truke, (50 zentimo hilean) KORRIKA LAGUNTZAILEA izatea.

Korrika laguntzailea izateko zein informazio gehiago eskuratzeko, AEKren euskaltegi batera joatea.

EMAN EUSKARA ELKARRI!

Euskara elkarri emateko deia luzatuko du Korrikak bere 18.edizioan

Azaroaren 9an Unesco Etxean, Bilbon, Korrika 18 aurkeztu dute Korrika arduradun Edurne Brouardek, AEKren Koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak eta AEKren Artezkaritza kideek.

Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 14an Martin Ugalde parkean, Andoainen (Gipuzkoa) hasi eta martxoaren 24an Baionan (Lapurdi) bukatuko da. Edizio honen lelo eta mezu nagusia Eman euskara elkarri da,  euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko.

Horren harira, Korrika 18k eta AEK-k egun euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztiak omendu nahi dituzte; bere ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako.

Arratsaldean, Baionan ere aurkeztu dute Korrika 18.

EMAN EUSKARA ELKARRI!