Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Zabalik 2023-2024 ikasturteko aurre-izen ematea (eskaintza berezia)

Datorren ikasturtean, 2023/24 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia (AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera).

Webgune HONETAN nahiz AEKren edozein euskaltegietan egin daiteke. Online ikastaroetan ere bai (onine ikastaroen aurrematrikula hemen)!!

Aurrematrikula ekainaren 28a baino lehen  egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

%5eko deskontua 23-24 ikasturteko matrikularen prezioan (deskontua ikasturte honetako -2022/23- prezioetan aplikatzen da).
Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Izen-emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 · 946 464 000

Aurrematrikularen prezioa (lehenengo ordainketa): 100 euro.

Oharra: Ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude