Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Abian da 21-22 ikasturteko aurrematrikula kanpaina

Datorren ikasturtean Gasteizko AEKn izena emateko asmoa baduzu, ez galdu aukera! Ekainaren 25era bitarte aurrematrikula egiten baduzu, honako abantailak izango dituzu:

  • %5eko deskontua
  • 20-21 ikasturteko prezioa mantenduko zaizu
  • Aurrematrikula aurrez aurre edo online egiteko aukera
  • Ordainketa malguagoa
  • Taldeak eratzean lehentasuna

Aurrematrikula egitean 100 euro ordaindu beharko dituzu (lehen ordainketa). Ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero.

Informazio gehiago nahi baduzu edo aurrematrikula egin nahi baduzu, pasa gure euskaltegiren batetik

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *