Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Hasi da Errigoraren Euskarari puzka 2022 kanpaina. Bat egiteko garaia da!

Badator ERRIGORA kanpaina; euskaltegian jaso ditzakezue eskaerak - -  Aiurri.eus

Urriaren 22an hasi eta azaroaren 10era arte luzatuko da aurtengo Errigoraren Euskarari puzka kanpaina. Iaz bezala, hiru saski mota egongo dira eskuragarri: berdea, beltza eta zuria. Saskien balioaren %25a Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzari bideratuko zaio, eremu horretan euskarak hain beharrezkoa duen bultzada ematen jarraitzeko. Errigoraren saskiak erosiz, Nafarroako Agerreko euskalgintzari bultzadaz emateaz gain, zonalde horretako produktu ezin hobeak eskuratuko dituzu bidezko prezio batean eta, bide batez, tokiko nekazaritzari lagunduko diozu. BAT EGITEKO GARAIA DA!

Ayuda al euskera en la zona media y sur de Nafarroa adquiriendo los inmejorables productos de la zona y potenciando el primer sector. Como en años anteriores hay tres tipos de cestas para elegir: negra, blanca y verde. Únete a la comunidad de Errigora.

Saskiak interneten bidez eska daitezke eta Gasteizen jasotzeko hainbat aukera dituzue: Txagorritxuko auzo elkartea, Salburuko auzo elkartea, Zabalganako auzo elkartea, Toki Eder ikastola, Koldo Mitxelena institutua….

Las cestas se pueden pedir a traves de internet y teneis varias opciones para recogerlas en Gasteiz: Txagorritxuko auzo elkartea, Salburuko auzo elkartea, Zabalganako auzo elkartea, Toki Eder ikastola, Koldo Mitxelena institutua….

Informazio gehiago eta eskaerak egiteko/ Para más información y hacer pedidos: www.errigora.eus

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *