Buru-belarri ari gara lanean urtarrilerako! Ikastaro berriak izango ditugu: animatuko eta etorriko al zara? Pasa zaitez hurbilen duzun euskaltegitik eta konpromiso barik emango dizugu informazioa! 😉 OHARRA: Gabonetako oporretan Lizardi AEK-ko bulegoa goizez irekita egongo da abenduaren 28, 29, 30ean eta urtarrilaren 4 eta 5ean. Halere, beti bezala, eskuragarri dituzue […]
Hainbat dira abenduaren 3an gauzatuko diren ekintzak Euskararen Eguna ospatzeko, zein baino zein interesgarriagoak! Baina, momentuz, bakar baten berri emango dizuegu: datorren azaroaren 27an, ostiralean, bertso-afaria antolatu dute Zorrotzako Arsenio jatetxean! Onintza Enbeita eta Fredi Paia izango dira bertsolariak eta ekitaldiari ekingo diogu arratsaldeko 20:00etan trikipoteoa egiteko Arseniotik. Animatuko zarete? […]
UDABERRIAREKIN BATERA BADATOR LORALDIA UDABERRIAN ETA BILBON PLAZARATUTAKO EUSKAL KULTURAREN FESTA BERRIA LORALDIA ideia originala da, baina hausnarketa aspaldian zebilen euskalgintzaren haize boladetan dantzan. Euskal Kulturaren transmisioa eta ikusaraztea ditu helburu. Euskal Kulturak badu itsasargi handi bat udazkenean (Durangoko Azoka). Hortaz, LORALDIA Udaberriko itsasargi dirdiratsua izateko sortua da. Eta […]
Bilboko Korrika dendaren inaugurazioa, bihar, abenduak 19, arratsaldeko 19etan izango da. Gonbidatuta zaudete guztiak!
Bilboko AEK-ko laguntzaileon jakinarazpena: 2014ko abenduaren 22ko loteria nazionaleko 44956 zenbakiko 0750tik 0799ra eta 4500tik 4549ra arteko partizipazioak baliogabetuak izan dira, lapurretagatik.