Topa Lizardi euskaltegiko ikasleengatik! Eskerrik asko goizean goiz jaiki eta tostada lehiaketarako tostadak prestatzeagatik! Eskerrik asko inauteriak asko gustatu ez eta mozorrotuta etortzeagatik! Eskerrik asko lotsak alde batera utzi eta imintzioka jolasteagatik! Eskerrik asko, bihotzez, gurekin euskaraz disfrutatzeagatik! Gora zuek!
Gaur tostada ikastaroa izan dugu IRALE taldeko Fedek emanda. Adi-adi egon gara eta trikimailuak ondo gorde ditugu buruan. Ea datorren asteko inauteri jaietan tostada lehiaketa nork irabazten duen! Eskerrik asko, Fede!
Zein ondo pasatu dugun gabonetako apaingarriak egiten ikasten eta zein txukun utzi duzuen zuhaitza! Eskerrik asko!
Zuhaitza oraindik apaindu gabe duzu? Lasai, aste honetan ikasiko dugu apaingarriak egiten eta txukun-txukun geratuko zaizu!