LEGION CONDOR-i buruzko hitzaldia Santutxuko AEKn Asteazkenean, maiatzak 28, Legion Condor-i buruzko lehenengo hitzaldia egin zuten Santutxu AEK euskaltegian. Hizlariak Aitor Argote eta Klaus Armburster izan ziren. Hasieran, serio samar hasi bazen ere, berehala jendearen jakinmina piztu eta galderak hasi ziren, hitzaldia baino lagun arteko elkarrizketa sortuz. Oso […]
Datorren ikasturteari begirako eskaintza berria! Matrikula orain egiten baduzu, %5eko deskontuaz gain, matrikula-saria osoa 4 epetan ordaintzeko aukera. Pasatu zaitez euskaltegitik ekainaren 20a baino lehen! Informazio gehiago hemen
AEK-ko euskaltegiko ikasleei zuzendutako programa hau urtean birritan egiten da, neguan eta udan. Berton eskaintza osoa aurkitu ahal izango duzu. Denetariko liburuak, musika, jolasak… Eskaera zure euskaltegian bertan egin behar duzu fitxa hau betez. Katalogoa ikusi nahi? Udako irakurle kanpaina
Maiatzaren 17an HABEren B1, B2 eta C1 mailetako azterketa idatziak izango dira BECen, eta, horren harira, idazlana hobeto egiteko zenbait ohar eta aholku ekarri ditugu hona: Azterketara joan aurretik: Birpasatu aurretik idatzitako idazlanak eta idazlan horietan izandako gabeziak eta irakasleak emandako aholkuak. Egizu normalean burutzen dituzun gramatika akatsen […]
Euskara freskue auzokue ! Atzo, hilak 28, DARABILBO programaren 2.edizioa aurkeZtu zen Bilboko Alondegian. Aurtengo berezitasunei eta berrikuntzei buruzko informazio zehatzagoa lortzeko, eta antolatu diren ekimenetan izena emateko, jo ezazu helbide honetara: darabilbo.blogspot.com Hona Maiatzaren programa zehatza:
Santutxu-Txurdinagako 14. Euskararen Astea amaitu da. Bai umeak, bai gazteak, bai edadetuak….denok egin dugu posible aurtengo euskararen astea arrakastatsua izatea. Euskararen astea SANTUTXU KANTARIrekin hasi zen eta taberna ibiltariarekin batera, auzoa girotu zuten hurrengo egunean egongo zen Flash Mob erraldoiari bidea eginez. Hurrengo goizean, auzoa festa giroan elkartu eta elkarrekin […]
Datorren astelehenean, martxoak 24, hirugarren hiruhilabeteko eskolak hasiko dira, beraz, aste honetan matrikula egiteko azken egunak dira. Berton dituzu ikastaroen xehetasunak. Anima zaitez eta udaberri honetan loratu zure euskara ikasteko gogoa! IKASTARO TRINKOAK Lizardi AEK euskaltegian Cursos intensivos de 4 horas y media Martxoaren 24tik ekainaren 26ra (del 24 […]