Egün hon oroer, Aipatüko deizüet hanitx baliatzen dügün gaüza bat. Ez da alimaleko gaüza, eta etxe orotan atzaman dirogü bat beno haboro. Izaten ahal da paperezko, plastikazko edo berinazkoa, eta edozoin kolorezkoa. Ez dakit Izturitzeko harpeetan bazenetz, eta ez bazen, nola egiten züen gabe! Xiberoan, denek aztiatü beitüzüe hankoa nizala, […]
B2-C1 mailako ikasle talde batek abiarazi du IKAS(TALO) aldizkaria, Baionako ikastaldian, joan den apirilean. Ondoko argazkian ikus daitekeen bezala, ikasleak buru-belarri aritu ziren lanean, eta aldizkari ederra osatu zuten denen artean. Orotariko testuak irakur daitezke IKAS(TALO) aldizkariaren orrialdeetan: erreportajea, argazkia, iritzi artikuluak, elkarrizketa, albisteak eta historiografia. Txalo bero bana, beraz, […]
2025eko maiatzaren hogeita hiruan, Baionan, AEKk eta Zizpa gaztetxeak antolatu zuten poteo gauera joan nintzen.
Pantxoak gure Mintzalagunen WhatsApp taldeari afixa bat bidali zion, AEK-k antolatzen zuen Zumaiako ateraldiari buruz. Ekainaren zazpian zen. Informazio hori ikusi nuenean, asmoa nuen parte hartzeko, baina pixka bat beldur nintzen... Euskaraz egun osoan mintzatzeko gai nintzenetz neure buruari galdegin nion.
Pasa den maiatzaren 29an egin genuen gure aurtengo bigarren ateraldia animazio taldeak antolaturik. Gure helburua zen Pasaiako Itsas Kultur Faktoria bisitatzea.
Joan den martxo erditsutan, Hazparneko gau eskolako hainbat talde, Radiokultura web irratiko estudioaren bisitatzerat joan zen, Hazparne herrirat.