Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Matrikulazioa zabalik Gasteizko AEKn

23-24 ikasturteko matrikulazio eskaintza aurkeztu berri du Gasteizko
AEKk. Hilabete honetan zehar luzatuko den matrikulazio epeko
berritasunen artean, ikasle gazteek C1 ziurtagiria lortzeko beka dago
.

“Euskara hurbil, zu urrun heltzeko” da aurtengo ikasturteko leloa, eta eskaintza QR
bidez kontsulta daiteke. Besteak beste, aurrez aurreko klaseak (hiru egun eta aste
osokoak), online bidezko klaseak, autoikaskuntza, ikastaro trinkoak, mintza taldeak eta
C2ko klaseak eskaintzen ditu Gasteizko AEKk.


Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak diruz lagundutako
ikastaroak dira, eta ikasturte honetan beka berria dator ikasle gazteenentzat. Izan ere, C1
maila doan prestatzeko dirulaguntza berria eskaini du HABEk 16-18 urte bitartekoentzat.


Euskara ikasteko ahalegina egiteagatik 20 euro baino ez dute ordaindu beharko ikasleek
oinarrizko kuota moduan. Ikastetxean bertan ikasteko aukera egongo da (eskola-orduz
kanpo), euskaltegi baten eskutik ikastetxean antolatutako ikastaroan, edota euskaltegian,
gazteek euren kasa, maila horretako ohiko talde batean.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude