Pantxoak gure Mintzalagunen WhatsApp taldeari afixa bat bidali zion, AEK-k antolatzen zuen Zumaiako ateraldiari buruz. Ekainaren zazpian zen. Informazio hori ikusi nuenean, asmoa nuen parte hartzeko, baina pixka bat beldur nintzen... Euskaraz egun osoan mintzatzeko gai nintzenetz neure buruari galdegin nion.
Monthly Archives: June 2025
4 posts
Pasa den maiatzaren 29an egin genuen gure aurtengo bigarren ateraldia animazio taldeak antolaturik. Gure helburua zen Pasaiako Itsas Kultur Faktoria bisitatzea.
Joan den martxo erditsutan, Hazparneko gau eskolako hainbat talde, Radiokultura web irratiko estudioaren bisitatzerat joan zen, Hazparne herrirat.
Asko hitz egiten dugu emazte eta gizonen arteko berdintasunaz, baina zehazki zer da? Lehenik, garrantzitsua da definizio baten ematea. Europako Kontseiluaren aburuz, emazte eta gizonen arteko berdintasuna da: “bi sexuen ikusgarritasun, autonomia, ardura eta parte hartze berdina bizi publiko eta pribatuko arlo guzietan”.