1876ko apirilaren 16an, aitak, 12 urteko haur tipiari, Manexi, galdegin zion pitika baten xerka joaiteko etxe batera hiritik kanpo. Etxera etortzean, pitika sorbalden gainean, Manexek bat batean ikusi zuen andere bat, Sardatzeko muinoan, lur muga baten gainean xutik, bere beha iduri zuena.
Ikasle hitzak
Orain dela lau urte, Amikuzeko AEKko B2 mailan gaudenok, abiatu genuen mintzapraktika talde bat, klasean ikusten genuena erabiltzeko. Alde batetik, ikusi genituen gauzak atxikitzeko hoberena baitzen. Bestetik, gure inguruan aukera guti genuelako euskaraz mintzatzeko.
Lehenik, ur itzazu txokolatea eta margarina. Ondotik, nahas ezazu azukrearekin, irinarekin eta koko esnearekin. Irabia ezazu dena nahasketa homogeneoa lortu arte.
Duela 25 urte, ibiltzen naiz oinez Done Jakue bideetan. Frantses Bidea, Ruta de la Plata, Zaharren Bidea, Ingelesen Bidea, Madrileko Bidea, Eskual Barnealdeko Bidea, Salbatzailearen Bidea, Neguko Bidea, eta, azkenik, Ebroko Bidea.
Isilpean Haize-arnasa Isil-isilik Bidaia bezalakoa da tik-tik Jauzi egiten du arinki Itzar eta itzar Ibiltzen da gaur arte bihar Arnasa lausotzen da Isabelle (Azkaine, A2.2 maila)
Film hau aspaldi sortua da, duela 30 urte. Bere zuzendariak, Coline Serreau-k, irriz ekologiari buruzko galderak egiten dizkigu.
Ene filmik kutunena « Out of Africa » da. Maitasunari, askatasunari eta Afrikari buruz mintzatzen da. Bizitza berri bat ekiteko emakume baten istorioa da. 1985ean eman zen lehen aldiz. Zuzendaria Sydney Pollack da eta aktore nagusiak Robert Redford eta Meryl Streep dira. Filmak Karenen istorioa kontatzen du, Keniara bidaiatzen duena […]
Ene marrazki bizidunik kuttunena Heidi da. Gazte nintzelarik ikusi nuen lehen aldiz . Hogoi urte nituelarik, ene gurasoek telebista bat erosi zuten. Marrazki bizidun hau neska umezurtz baten historiari buruzkoa da. Heidi bere ttanttarekin herrian bizi da, baina aitatxiren etxerat, mendirat, joan behar du. Gizon hau mokorra da, herritarrek ez dute […]
Pasa den ostiralean egiten dudan formakuntzari esker Durangoko azokara joan ginen eguna pasatzera eta ekitaldi hori deskubritzera. Euskara ikasten hasi nintzenez geroztik gauza anitz entzun nuen azoka horri buruz eta hara joateko jakin-mina nuen.