Donapaleuko mediatekara bisita

Joan den ostegunean, martxoaren 20an, Donapaleuko mediateka bisitatzera joan gara Amikuzeko Gau Eskolako ikasle eta irakasleak. Orotara, 10 ikasle eta 3 irakasle joan gara. Normalki, ostegunetan mediateka hetsia da publikoarentzat, baina guretzat ireki dute. Maider Bedaxagar liburuzainak harrera egin digu eta gure galderak erantzun ditu.

Mediateka 2002an sortu zen eta Donapaleuko elizaren gibelean da.

Asteazkenero goizeko 9.00etatik 12.30etara eta arratsaldeko 14.00etatik 19.00etara irekia da eta ostiral arratsaldetan irekia da asteazkenetan bezala. Larunbatetan, aldiz, goizeko 9.00etatik 13.00era irekitzen dute.

Mediatekan lau langilek lan egiten dute eta liburuak erosi eta prestatzen dituzte. Liburuak interneten edo plataformetan hautatzen dituzte eta gero liburu-saltegian eskatzen dituzte. Badira eleberriak, komikiak, aldizkariak, haurrentzako liburuak, dokumentalak, CD-ak… Frantsesez liburu anitz bada (15.000) , baina euskaraz gutiago (1.000).

Liburuak urririk mailegatzen ahal dira, baina horretarako izen-emate fitxa bete behar da.

(Françoise eta bere ikaskideak. Amikuzeko gau eskola. A1.2 maila)

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude