Hazparneko gau eskola Radiokulturan

Joan den martxo erditsutan, Hazparneko gau eskolako hainbat talde, Radiokultura web irratiko estudioaren bisitatzerat joan zen, Hazparne herrirat. Lekua laketa zen, aurkezpena interesgarria, Mikel Etxebarriak 20 urteko lana umorez eta plazerez kontatu zielako. Gainera, Mikelek gaueko bi talderi gau eskolan aurkezpena egin zien, irratiaren lehen egoitza izan zen lekurat itzuliz.

Mikelek eta Xantalek, Radiokulturako bi langileek ikasleei haien bozekin podcast bat osatzea proposatu zieten. Hiru taldeetatik bat, goizeko B11 taldea arras animatu zen. Bakoitzak maite duen gai bat landu zuen idatziz, gelan eta etxean. Egitasmoa bururatzeko, urduri eta kurios itzuli ziren estudiorat, maiatz hasieran.

Nola baloratu zuten denek esperientzia?
Gau eskolako ikasleek irrati horren aberastasuna eta irratilarien goxotasuna anitz preziatu zituzten.
Idazterakoan, ahalegin handiak egin zituzten haiena kontatzeko edo gauza berriak ikasteko.
Eta grabaketa egunaz? Gau eskolan entzun dugu denak biziki harro zirela euskaraz baldintza horietan aritzeagatik, hainbat alai, baina, ez zitzaien irrati kronikari bilakatzeko asmorik piztu…

Horrelakoa izan zen udaberria Hazparne aldean.

Berriz arte! Izan ontsa!

Radiokulturako emankizuna entzuteko:

Lehen zatia

Bigarren zatia

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude