Albaola faktoriako ateraldia

Pasa den maiatzaren 29an egin genuen gure aurtengo bigarren ateraldia animazio taldeak antolaturik. Gure helburua zen Pasaiako Itsas Kultur Faktoria bisitatzea.
19 ikaskidek beren izenak eman zituzten parte hartzeko, baina azkenean 13 izan ginen.
Goizeko 8etan gau eskolako bidaia antolatzeko bildu ginen eta 8terditan Pasaiarantz abiatu ginen.
Albaola itsas faktorian hitzordua goizeko 11etan finkatu zigutenez gero denbora ukan genuen kafe bat Pasaiako ostatu batean hartzeko.

Leku hori 2010ean ideki zen. Ideia zen berriz eraikitzea baleontzia, San Juan deitzen dena.
San Juan, XVI. mendean Kanadara, baleak arrantzatzera joan zen bainan Kanadako kostaldean hondoratu zen.
400 urte itsasoan egon eta gero, San Juan berriz aurkitu zuten. Arkeologoek itsasontziaren artxiboak irakurri zituzten, xerkatu zuten eta aurkitu zuten itsasoan.

Ideia sortu zen berriz eraikitzea San Juan, ber maneran, ber materialarekin , modu berean.
Horregatik Albaola Faktoria 2010ean sortu zen.

Eraikuntza hori bukatuko delarik San Juan edo bere kopia, La Nao deitzen dena, Kanadako lekura itzuliko da.
Goizean enpresa gidarekin, euskaraz, bisitatu genuen.

Gidariak kontatu dizkigu nola bizia pasatzen zen itsasontzian, zergatik balea arrantza hain garrantzitsua zen garai hartan, zenbat hilabete marinelek haien etxetik urrun pasatzen zuten, zer zen haien lana eta zergatik Kanadara joaten ziren baleak ehizatzera.

Baleetan dena erabiltzen zuten, adibidez olioa argiztapenentzat eta xaboia egiteko, hezurrak tresnak eta materialak eraikitzeko, haragia marinelen janariarentzat bainan haien familientzat ere eta noski sosa irabazteko.

Bisita bukatu eta gero ibilalditxo bat egin genuen barraraino Itsasoko haizea arnas hartzeko, jan genuen eta Pasaia bisitatu nahi genuen. Arrazoi honengatik itsasontzi ttipi batean Pasaiako Itsasadarra zeharkatu genuen. Egun ederra izan zen, zeru urdin-urdina eta tenperatura goxoa.

Pasaiaren ezagutzea oso ederra izan zen. Herria polita eta leku historikoa ere da. Horrela jakin genuen Pasaiatik Lafayette Ameriketara joan zela hango Independentziako borrokan laguntzera.

Eta eguna bukatzeko Pasaiako plazan edari bat mintzatuz eta pausatuz hartu genuen.
Animazio taldeak gure ateraldia biziki untsa prestatu zuen.
Milesker zuen lanarentzat eta heldu den ateraldi arte.

Amikuzeko Gau Eskolako Animazio Taldea

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude