
B2-C1 mailako ikasle talde batek abiarazi du IKAS(TALO) aldizkaria, Baionako ikastaldian, joan den apirilean. Ondoko argazkian ikus daitekeen bezala, ikasleak buru-belarri aritu ziren lanean, eta aldizkari ederra osatu zuten denen artean. Orotariko testuak irakur daitezke IKAS(TALO) aldizkariaren orrialdeetan: erreportajea, argazkia, iritzi artikuluak, elkarrizketa, albisteak eta historiografia.
Txalo bero bana, beraz, parte hartu duten ikasleei: Marie, Sandra, Nicolas, Carole, Jean-Claude eta Romain. Baita Maddi irakasleari ere.
Eta kasu, beharbada IKAS(TALO) aldizkariak segida izanen du-eta!