
Egün hon oroer,
Aipatüko deizüet hanitx baliatzen dügün gaüza bat. Ez da alimaleko gaüza, eta etxe orotan atzaman dirogü bat beno haboro.
Izaten ahal da paperezko, plastikazko edo berinazkoa, eta edozoin kolorezkoa. Ez dakit Izturitzeko harpeetan bazenetz, eta ez bazen, nola egiten züen gabe!
Xiberoan, denek aztiatü beitüzüe hankoa nizala, molde berezi batez baliatzen da… bena ez deizüet erakutsiko nola. Lehenik, ez beiniz aski trebe eta zanpil; eta bigarrenik, ez beiniz ospitalelat joan nahi, ikastaldia osorik pakatü beitüt, prefosta!
Segür niz atzaman düzüela zer den. Zazpi hizkiko hitz bat da, xiberotarrez pürü! Ordüan zer ote da?
__ __ __ __ __ __ __
Irudia: Dantzaria Altzürükün. Egilea: Jonmikel Intsausti. Iturria: Dantzan.eus
