Inkesta Donibane Lohizuneko merkatuan

Xedeko ikasleak gara, A1.2 mailan. Ikastaldian egindako proiektua aurkeztuko dizuegu.

Ostiral goizean Donibane Lohizuneko merkatura joan ginen inkesta txiki bat egitera. Jendeak elkarrizketatu behar genituen.

1.Nola deitzen zara, nongoa zara, eta zer da zure lana/ofizioa ?
Antton deitzen naiz.
Ziburutarra eta laboraria naiz.
Barazkiak ekoizten ditut Ziburun eta Donibaneko merkatuan saltzen ditut.

2. Noiztik Donibaneko merkatura etortzen zara?
Ni instalatu nintzen 2024ko apirilean eta hasi nintzen 2024ko ekainean, duela urte bat eta erdi.

3. Zergatik lan egiten duzu Donibaneko merkatuan?
Lekuko merkatu bakarra baita.
Ziburun bada, baina igandetan da eta ez dut lan egin nahi igandeetan.

4. Donibaneko merkatua gustatzen zaizu?
Bai, bai, izigarri ongi da. Euskaraz hitz egiten ahal da.

5. Beste merkatura joaten zara?
Ez, besterik ez.

6. Lan egiten duzularik, ikusten duzu euskaldun anitz edo mintzatzen zara anitz euskaraz?
Bai, hemen Donibaneko merkatuan badira bezero anitz euskaldun direnak.
Hori inportantea da eta atxiki behar da. Justuki bezero horiek pleinitzen dira manera batean merkatuan ez dela aski euskara aritzen. Beraz inportantea da euskaraz segitzea.

7. Pasa den udan, jende anitz bazen?
Bai bai, udan beti sekulako jendea izaten da, kanpoko jende anitz etortzen baita oporretan.

8. Uste duzu negua zaila dela lanean?
Merkatuan edo nire lanean ? Edo dena ?
Pixkat lasaiago da, beraz, ez du min egiten, zeren eta udan beti lan asko asko baitugu.
Neguan pixkat kalmeago.
Eguraldiaren aldetik, hotza da, euria da.

9. Zer egin beharko dut nahi badut lan egin merkatuan ?
Euskara ikasi !

10. Zure lanean, zer nahiago duzu?
Dena, lan hori oso konpletoa da.
Hasten gira hazitik, hazia lurrean eman, gero landarea zaindu eta azkenean bildu eta merkatuan saldu. Lan oso konpletoa da.
Eta asko maite dut segipen hori. Bukaeran bezeroekin hitz egitea eta nire produktuak saltzea.

Antton, milesker anitz!

  • 1- Zer da zure izena? Patxiku dut izena
  • 2- Nongoa zara? Ziburukoa naiz
  • 3- Non bizi zara? Ziburun bizi naiz
  • 4- Noiz sortu zara? Aspaldi sortu naiz !
  • 5- Noiztik etortzen zara merkatura? Ziburun eta Donibanen arteko zubia idekia denean. Noiztenka idekia da, noiztenka hetsia da !
  • 6- Merkatura joaten zara astero? Ahal dudalarik. Merkatua asko gustatzen zait
  • 7- Zergatik erosketak egiten dituzu merkatuan? Zergatik ez ? Nahi dudalako !
  • 8- Merkatuan euskaraz hitz egiten duzu? Beti ! Beti euskaraz hitz egiten dut !
  • 9- Saltzaile euskaldunak hautatzen dituzu erosketak egiteko merkatuan? Ez ! Ni euskalduna naiz eta euskaraz bizi naiz. Euskaraz « egun on » esaten dut, hitz egiten dut, eta jendeak ez badu ulertzen, frantsesez mintzatzen naiz.
  • 10- Euria baldin bada, etortzen zara merkatura? Bai, euria baldin bada, etortzen naiz merkatura.
  • 11- Merkatua hetsia delarik, erosketak non egiten dituzu? Beste merkatuetan ibiltzen naiz ! …
  • 12- Supermerkatura joaten zara ? Oso gutitan.

Patxiku, milesker anitz!

“Kalakariak” taldea, A1.2 maila (Xede)

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude