
Ene filmik kutunena « Out of Africa » da. Maitasunari, askatasunari eta Afrikari buruz mintzatzen da. Bizitza berri bat ekiteko emakume baten istorioa da.
1985ean eman zen lehen aldiz. Zuzendaria Sydney Pollack da eta aktore nagusiak Robert Redford eta Meryl Streep dira.
Filmak Karenen istorioa kontatzen du, Keniara bidaiatzen duena aristokrata batekin ezkontzeko. Bere senarra gonazalea da. Denys abenturazalea ezagutzen du, eta maitemintzen dira. Haien istorioa bizia baina konplikatua da, Denysen askatasuna handiegia baita. Egun batean, Denys desagertu eta hegazkin istripu batean hiltzen da. Karen Europara itzultzen da. Dena galdu du: bere bizitzako maitasuna eta hainbeste maite zuen lurra.
35 urte nituela ikusi nuen lehen aldiz zineman. Hainbeste maite dut, telebistan agertzen den bakoitzean ikusten baitut. Paisaiak zoragarriak dira eta istorioa hain erromantikoa: abentura, maitasuna, askatasuna, Afrika eta Meryl Streep hain da bizia! Gehiegi sorgintzen nau!
Mattin, Amikuzeko AEK (B1 maila)