
Duela 25 urte, ibiltzen naiz oinez Done Jakue bideetan.
Frantses Bidea, Ruta de la Plata, Zaharren Bidea, Ingelesen Bidea, Madrileko Bidea, Eskual Barnealdeko Bidea, Salbatzailearen Bidea, Neguko Bidea, eta, azkenik, Ebroko Bidea.
Done Jakueko bide hauek guziak, gehiago edo gutxiago bisitatzen dira, eta askotan, bisiten gehiegizko kopuruak bide horien izaera aldatzen du.
Bakarrik egoteko eta nire eguneroko bizitzatik ateratzeko ibiltzen naiz.
Horregatik, Iñaziotar Bidearen existentziaz jakin ondoren, mendebaldetik ekialdera ibiltzea erabaki nuen, Loiolatik Manresara, edo Donajakue Bidearen beste aldera…
Bide hau lau zatitan egitea aurreikusi nuen:
Loiolatik Logroñora, Logroñotik Zaragozara, Zaragozatik Lleidara, eta azkenik Lleidatik Manresara, Katalunian.
Iñaziori buruzko hitz batzuk
Iñazio 1491n sortu zen, Azpeitiko Loiola auzoan, Euskal Herriko familia noble baina ez hain garrantzitsu batean.
1519an hamar mila soldadu frantsesek Nafarroako erresuma inbaditu zuten. Iruñeko egoitzan, kanoikada batek zauritu zuen Iñazio. Azpeitiko etxera eraman zuten. Garai hartan, bere sendatze-aldi luze eta mingarrian, konbertitu zen.
Erromes bihurtu eta Lur Santura erromesaldian joateko erabakia hartu zuen. Lehenik, hara joan aurretik, Montserrateko Andre Mariaren santutegira erromesaldia egin zuen.
1552ko urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran ekin zion bidaiari, eta martxoaren 21ean iritsi zen Montserratera.
Erromesaldia buruz xehetasunak
Inaziotar bideak hainbat bidezidor zeharkatzen ditu, tartean GR 120 osoa, Hiru Tenpluen (Loiola, Antioko Baseliza, Arantzazu) ibilbide osoa, Frantses bidearen zati bat, Ebroko Donejakue bidearen zati bat, Kataluniako bidearen zati bat eta Gironako bidearen zati bat.
Loiolako Santutegitik abiatu eta Manresako San Ignazioren leizean amaitzen da, tartean Montserrateko monasteriotik igaroz.
Lau alditan egiteko proiektua dut :
LOIOLATIK – LOGROÑORA 165 KM, iaz egina,
LOGROÑOTIK – ZARAGOZARA 195 KM
ZARAGOZATIK – LLEIDARA 162 KM
LLEIDATIK – MANRESARA 158 KM
2025eko urrian abiatu nintzen.
Lehen etapa : Loiola – Zumarraga.
Bideak Urola ibaia segitzen du eta hainbat tunelak zeharkatzen du trenbide zaharra segitzen duelako.
Bide Gorria da bere izena, bainan Frantzian “Voie verte” deitzen ditugu.
Zumarraga gainean, zentrotik 2 kilometrora, Antioko Baseliza dago. Zumarragako Santa Maria izenez ere ezaguna, Gipuzkoako Zumarraga udalerrian dagoen monumentu erlijioso aipagarriena da. “Euskal baselizen katedrala” bezala ezaguna da, eta XIV. mendean izan zen eraikia; ordutik, erromesaldi gune garrantzitsua izan da.
Bigarren etapa : Zumarraga – Arantzazu.
Mendian sartu aurretik, burdinaren lurra zeharkatzen da, Legazpin bereziki. Telleriarte herrian, Elorregi Dorretxea, bere XIV. mendeko burdinolarekin ikus dezakegu.
Biozkorniako lepoa igo ondoren, jaitsiera luze batek Arantzazura eramanen gaitu.
Hirugarren etapa : Arantzazu – Araia (Araba)
Santutegia ondotik abiatuz, Urbiako goi-lautadarako igoera bada.
Goi-lautadan, Urbiako baseliza eta historiaurreko aztarnak daude : trikuharriak eta zutarriak.
Jaitsiera Araiara eremanen gaitu.
Hurrengo etapek Errioxa zeharkatzen dute.
Laugarren etapa : Araia – Alda.
Mendiko azken etapa. Lehenik, Opakua Portura igo, eta gero Iturrieta Portura joanen gira.
Paisaia ederra da, ikusgarria, eta zerumuga mendiz osatua.
Bosgarren etapa :Alda – Genevilla
Etapa honetan, Nafarroan sartzen gira berriz ateratzeko.
Orbiso herrian sartuz, iturri bat hiru kainuekin ikusiko dugu.
Seigarren etapa : Genevilla – Guardia (Errioxa)
Errioxako lautadan sartzen ari gira. Lehen mahastiak agertzen dira. Igotzen eta jaisten ari gara.
Guardian, harresiek eta Plaza Nagusiak iraganera eramaten gaituzte.
Zazpigarren etapa : Guardia – Navarrete.
Guardiatik ateratzen ari gara Lapuebla de Labarcara joateko, Ebro ibaiaren ezker bazterrean.
Navarrete hiri ospetsua da bere zeramika tailerrengatik.
Zortzigarren etapa : Navarrete – Logroño
Etapa laburrena da. Erromes askorekin gurutzatuko gara. Done Jakueko Frantses Bidean ibiltzen dira.
Logroño, Errioxako hiriburua da, Frantziako eta Ebroko bidearen bidegurutzean dago.
Aurten, Ebroko bidea egiteko asmoa dut, Logroñotik Zaragozara.
Robert Dassance, B2-1 Uztaritze
OHARRA: Milesker, Robert, zure bidea eta bizipenak partekatzeagatik! Biba zu! Eta zuk, irakurle: ezagutzen zenuen Iñaziotar bidea? Noizbait egin ote duzu bidaia luzerik oinez edo bizikletaz?