
Uda ez denez denentzat hondartza edo «farniente» sinonimoa, batzuek euskara ikasteko baliatzen dute!
Horra nola, Magalie (Magalitxo), Kozue, Ane, Amaia, Aurélien, Ione Miren, Emeline, Allan eta Julie Radiokultura estudioetaraino etorri diren haien ikaskuntzaren kari bisitatu duten Albaola museoa aurkeztera.

Xede formakuntzaren harira, Arte taldearekin Albaola museoa bisitatu zuen uztailaren 03an.
Taldeka gai desberdinak landu zituzten eta aurkezpenak idatzi.
Azkenean, aurkezpen horiek grabatu izan ziren Radiokulturan ondoko astean eta plazaratua izan berri da.
Horra lotura emankizuna lortzeko:
Taldea B1.2-B2 maila hastapenean da eta “Arte taldea” deitzen da, arte arloan lan egiten baitute ikasleek.





