JALGI HADI! dokumentalerako crowdfunding kanpaina abiatu dugu AEK-Korrikak eta Mirokutana ekoiztetxeak, euskararen bihotza eta burua proiektu batean elkartzeko asmoz. Aurrera eraman ahal izateko, dena den, zure laguntza beharrezkoa dugu. Zer kontatuko du dokumentalak? Korrika barrutik ezagutuko dugu: batetik, ekimena posible egiten duen taldeari jarraitu eta bidean sortzen diren kezka eta […]
iparralde
AEKk bat egin du Euskal Herrian Euskarazek Baionan apirilaren 6rako “Justizia euskararentzat” lelopean deitutako manifestazioarekin eta AEKren Ipar Euskal Herriko ordezkaritza izango da bertan. Apirilaren 6an, 11:30tan. Baionako Auzitegian.
Euskara molde intentsiboan ikasi nahi duzu? Euskal Hirigune Elkargoak bere lurraldean bizi diren 18 eta 64 urte arteko helduak laguntzen ditu, euskara molde intentsiboan ikasteko formakuntza diruztatuz, proiektu profesional, pertsonal edo elkarteproiektu baten baitan. Helburua:Euskararen eguneroko erabilera lagundu:• Ikasle & gazteen artean, etorkizuna euskaraz eraikitzeko• Burasoak: beren haurren eskolatze elebiduna […]
Joan den ostegunean, martxoaren 20an, Donapaleuko mediateka bisitatzera joan gara Amikuzeko gau eskolako ikasle eta irakasleak. Orotara, 10 ikasle eta 3 irakasle joan gara. Normalki, ostegunetan mediateka hetsia da publikoarentzat, baina guretzat ireki dute. Maider Bedaxagar liburuzainak harrera egin digu eta gure galderak erantzun ditu.
Errezeta zortzi lagunentzat OSAGAIAK 1,5 kilo zapo izoztu, hezurrekin.12 arroltze.Lata handi 1 tomate jus.2 koilaratara krema fresko.Ezkaia, erramua, gatza, piperra.Tipula bat.Piper min (kaiena) pixka bat PRESTAKETA Apetitu on!!! Paxkal (Senpere, A2.2 maila)
Euskarari buruzko gogoeta ttipi bat proposatu digu Bastienek bere podcastean. Euskara bat eta bakarra da, ala badira euskara gehiago?
Maite dudan lekua itsasoa da. Jakin nahi duzu nola sentitzen naizen itsasora joaten naizelarik? Pausa zaitez, har ezazu astia, eta goza ezazu itsasoaz.
Maite dudan lekua aurkeztuko dizuet: Bidarrai. Haur denboratik sentitu dut lotura hertsia herri horrekin. Gazte denboran, baita helduaroan ere, lotura hori sentitzen segitu dut. Orain Bidarrain bizi naiz, nire ametsetako etxean. Nire istorioa ezagutu nahi duzu?
Egun aurkeztuko dizuet gure familiako munstroa. Haur ipuin anitzetan, munstroak agertzen dira : denek ezagutzen dugu ipuin bat ogro, otso, dragoi edo sorgin batekin. Euskal mitologian ere pertsona edo munstro berezi anitz badira. Adibidetzat, aipatzen ahal ditugu Tartalo, Herensugea, Laminak, Olentzero, zenbait txintxo baina beste anitz gaizto…