
Duela bi urte, Marrakexera lagun batekin aste bat pasatzera joan nintzen.
Ama naizenetik lehen aldia zen aste oso bat haurrik gabe joaiten nintzela.
Duela lau urte, ene lagun hoberenek Guadalupera joaitea proposatu zidaten. Baietz erantzun nien eta gero ezetz. Ene alabak gabe hamar egun pasatzeko ez nintzen prest.
Aste bat herria bisitatzen eta kirola egiten pasatu genuen. Riad batean ginen eta goizero pilata egiten genuen eta arratsaldero teilatuaren gainean yoga. Etxe iranjak eta muezzin-aren deien artean, momentu zoragarria (magikoa) zen. Etxean dena ongi pasatu zen, ene alabentzat paper ttipiak prestatu nituen eta egunero mezu bat irakurtzea kontent ziren.
Ene astea biziki maitatu nuen eta ene familia berriz ikustea kontent nintzen.
Julie

Nerabea nintzelarik, lagunekin Portugalerat joan nintzen. Hamalau urte nituen eta ene lehen udalekua zen. Egin genuen bidaia luzea zen: trenez Hendaiatik Portugalerat bidaiatu genuen.
Han bi aste pasatu genituen eta beste nerabe talde bat aurkitu genuen, portugaldarrak ziren. Ez zen hain errexa komunikatzeko, bainan batzuek frantsesez hitz egiten zuten.
Koinbra hiria bisitatu ondotik, bi taldeak elgarrekin herri abandonatu baterat joan ginen. Herri hori mendian zegoen. Errezibitu gintuen elkarteak harrizko etxe handi bat berreraiki (zaharberritu) zuen. Behereko aldean, igerileku berezi bat bazen, ibaian eraikia baitzen. Leku horretarat joaiteko aterabide bakar bat bazen: ordu erdi bat oinez. Ura garden eta freskagarria zen.
Duela bi urte harat itzuli nintzen eta beti bezain xarmanta zen. Etxe ainitz berreraikiak izan ziren eta turistak agertu.
Marc

Txinan bizi nintzelarik, frantses erakasle nintzen.
Egun batez, ene lanean, Simon de Beauvoir-i buruz zen hitzaldi bat antolatu nuen.
Ehun pertsonen aitzinean hitz egitea puska bat beldur nintzen bainan harro ere, Simone de Beauvoir-ek emazteen egoerari buruz lan egin zuelako eta oraindik ere Txinan emazte ainitz menpe delako.
Hau da harroen naizen momentua.
Maialen

Duela hamar urte, lagun batekin Ezpeletarat joan nintzen, mendian ibiltzerat, bi egunez.
Asto bat alokatu genuen, zakuak eta akanpatzeko tresnak ekartzeko. Lehen egunean, astoa biziki gisakoa zen eta berekin promenatzea irringarria zen.
Gaua etorri zelarik, ekaitz handi bat iragan zen eta tresna guziak busti ziren, gaua afrusa izan zen. Biharamunean, astoa ez zen hor eta bi orduz xekatu ondotik atxeman genuen. Itzuli nahi genuen, baina astoa kexu zen eta ez zuen ibili nahi.
Filma batean bezala, pastanagre batekin makilaren punttan ibilarazten saiatu ginen. Bost ordu eta gero, Ezpeletarat itzultzea eta astoa uztea lortu genuen.
Laborariari astoa itzuli genion eta orain berriz eginen ez dudala segur naiz.
Maleruski, duela bost urte, nire bizilagunak asto bat eskaini zidan eta astoak berrogoi urtez bizi dira.
Manue

Mendian egin ibilaldi baten oroitzapen oso ona daukat.
Anaia eta lehengusuekin ibili ginen, eguraldia eguzkitsua zen eta lepo batera igo ginen. Oso bista ederra zegoen.
Lepo horrek “ainaren lepoa” izena zuen, hortik pasatzen baitziren hegoaldetik Maulera lan xeka joaiten ziren neskak. Ibilaldia luze-luzea zen baina ez zailegi.
Saiak ikusi genituen.
Bertrand

Joan den martxoan, lagunekin Fermin Muguruzaren kontzertua ikustera joan nintzen, Madrilerat.
Han hiru egun goxo pasatu genituen eta Madrileko ostatuak bisitatzeko baliatu ginen.
Asteburuan, San Ferdinan deitzen den merkatu ttipi eta goxo bat aurkitu genuen. Bukatzeko, merkatu hori bisitatzea aholkatzen dizuet munduko janari eta garagarnoak probatzeko.
Battitt

Duela lau urte, artzain nintzen langile gisa ekainetik iraila arte, Xiberoan, Ahuzkiko lepoaren ondoan.
“Uztaila” zen soroaren izena. Momentu goxo batetaz oroit naiz soro hortan: ardi-moxte eguna. Berrehun ardi moztu behar genituenez, hogei pertsona behar ziren. Goiz osoan ardiak moztu genituen.
Ene lehen esperientzia zen eskuz egitea, aixturrekin. Artzain batek erakutsi zidan nola egin.
Mozten ikastea gustatu zitzaidan bainan momentu hoberena bazkaria zen. Zikiro haundi bat jan genuen, Elorriren aitatxik prestatu zigun.
Goxoki jan genuen eta ondotik euskal kantuak kantatu genituen, artzain batek gitarra bat hartu zuen eta beste batek triki bat, bazkaria alaitzeko.
Momentu hori biziki maitatu nuen, euskal kantuaren indarra ikusi bainuen.
Marie

Nire oroitzapen hoberena nire semearen sortzea da.
Baionako hospitalean zen.
Oroitzapen ona ez zen haur ukaitea, biziki luze eta mingarria zelako.
Nire bizi-lagunak txalotu ninduen. Izena atxeman genuen, sexua ezagutzen genuelako eta bere ezagutza egin nahi genuen.
Emaginak papoan semea pausatu zidalarik, emozio handi bat zen.
Hau da bizitu dudan emoziorik handiena.
Marion

Duela bi egun, gaualdi on bat iragan nuen.
Maulen zen “Aitzina biga” ikusgarria ikusterat joan nintzen.
Kasik ehun artista, denak amaturrak, taula gainean ziren, hala nola dantzariak, bertsulari bat, kantariak eta musikalariak. Ikusgarriak transmisioa aipatzen zuen.
Xiberoko herri derberdinetako dantzariak elgarrekin ari ziren. Egiazko talde lana eraman zuten.
Irri egin genuen eta gozatu ere.
Zer plazer eta harrotasuna ukan dutan gazte horiek ikustean.
Maylis

Duela zazpi urte, nire senarrarekin etxe bat bilatu genuen eta Zuraiden atxeman.
Biziki ederra zen, baina barnean, ainitz lan bazen. Etxearen inguruan baratze bat bazen eta nik oilategi bat nahi nuen. Orduan, bizitzeko leku bikaina zen.
Etxea garestia zen baina aspalditik salgai zen, orduan eskaintza bat egin genuen. Oso pozik nintzen jabe ohiak gure eskaintza onartu zuelarik. Niretzat etxe bat ukatea amets handi bat zen, orduan oso pozik nintzen giltzak eneak izan zirelarik.
Lauranne
Argazkia: Xamar

Nire bigarren postua Clichy-sous-Bois-ko lizeo batean zen. Banekien ez zela errex izanen, lizeo bortitza zelako. Ikasle batzuk gogorrak ziren bainan azkenean gisakoak eta maitagarriak.
Urte bukaeran erakasle batek bidaiatzerat joaitea proposatu zidan eta klase batekin Normandiarat joan ginen. Ainitz gauza egin genituen.
Ikasle batzuek lehen aldikotz itsasoa ikusi zuten, bainan bidaiaren momentu goxoena azken gaua zen, besta antolatu baikenuen. Ikasle batek nargile bat ekarri zuen eta elgarrekin erre genuen.
Ainitz dantzatu genuen, batak besteari bere aitzinako dantza erakatsi ziolako.
Pauline

Ttipia nintzelarik, batzutan Marianne gure auzoa eskolarat etortzen zen ni ta nire ahizparen xerka.
Eskola ta gero, aroa ona zelarik, pilota lekura joaiten ginen eta han krakada (atsaskaria) jaten genuen.
Neguan, zuzenki bere etxerat sartzen ginen. Sutegi zahar bat bazen eta gainean adreiluak berotzen zituen gure zangoak berotzeko.
Pierra bere anaiarekin bizi zen, haurrik ez zuten eta uste dut oroitzapen on bat zela harentzat ere.
Clémence